Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 otsaila, 2021 Digitalizazioa Enpresa digitala

SPRIk 4.0 arloko eta marketin digitaleko tresnen zabalkundea egiten jarraitzen du Garaia Enpresa Digitala zentroan

Garaia ED-ko jardueren % 50 4.0 teknologiei buruzkoak izan dira 2020an

 

SPRIk, Garaia Enpresa Digitalaren bitartez, hasiera eman dio 2021eko dibulgazio teknologikoko jarduerari, arreta berezia eskainiz 4.0 tresnei eta marketin digitalari. Azken ekitaldietan, Garaia Enpresa Digitalak 4.0 Industriako aukerak eman ditu ezagutzera. Baina, 2021ean, 4.0 Industriari buruzko sentsibilizazio- eta zabalkunde-jarduerek ardatz hartuko dute teknologia gorakorrek -bai adimen artifizialak (profil teknikoetara nahiz beste sektore batzuetako profiletara bideratua) eta baita ere zibersegurtasunak- panorama industrialean duten potentziala.

 

Bestalde, eta 2021era begira, marketin digitalaren zabalkundea izango da aurtengo prestakuntzaren beste helburu bat, erantzun eraginkorra baita enpresen premia berrientzat. Garaia ED-k ezagutzera emango ditu marketin digitaleko tresnak, tresna horiek inplementatzeko estrategia eta azken hamar urteetan jarduera desberdinetan landu diren jardunbide egokiak.

 

Garaia Enpresa Digitalak kopuru hauekin itxi du 2020. urtea: 48 jarduera antolatu ditu, horietatik % 50 4.0 Industriarekin lotutakoak, eta 1.481 parte-hartzaile bildu ditu antolatutako tailer, jardunaldi eta ekitaldi berezietan. Azken horien artean aipatzekoak dira Gipuzkoa Encounter, lehenbizikoz online egin dena, Tolosako IKTen Astea eta Indusmedia Kongresua. Indusmedia topaketak harremanetan jartzen ditu enpresa industrialak eta produktu edo zerbitzu industrialetan espezializatutako marketin digitaleko enpresak.

 

Enpresa Digitalak erabili duen formatuari dagokionez, aipatzekoa da antolatu diren zabalkunde-jarduera asko pandemiak baldintzatu dituela eta onlineko prestakuntzak protagonismo handia hartu duela; formatu digitalean antolatu diren hiru jarduerak 100dik gora profesional parte-hartzaile izan zituzten.

 

Enpresa Digitala teknologia digital berriei buruzko sentsibilizazio-, dibulgazio- eta prestakuntza-programa bat da, ETEei eta euskal industrietako profesionalei zuzendua dagoena. ETEetara geografikoki hurbiltzeko bere estrategiari jarraiki, lau zentro presentzialeko egitura bat antolatu du hiru lurralde historikoetan: Araba Enpresa Digitala (Arabako Teknologi Parkean), Bizkaia Enpresa Digitala (Bizkaiko Teknologi Parkean), Gipuzkoa Enpresa Digitala (Gipuzkoako Teknologi Parkean) eta Garaia Enpresa Digitala (Garaia Mondragon Gunean).

 

Lotutako albisteak

12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
4 apirila, 2024 Digitalizazioa
Trebe, euskarazko, galegozko edo katalanezko ahotsak itzultzeko, transkribatzeko eta sintetizatzeko aukera ematen duen lehen plataforma
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak