Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
29 martxoa, 2017

Politika sozialak birpentsatuz

Mintegia San Telmo Museoan izango da apirilaren 7an.

SIIS erakundeak mintegi bat antolatu du politika publikoetako eredu berriei buruz eztabaidatzeko.

 

Zahartze demografikoa, produkzio ereduaren aldaketak, zaintzaren inguruko premia berriak edota gazteentzako etorkizuneko lan aurreikuspenak, faktore horiek eragina dute gizarte garatuetan, baita ere euskal gizartean. Lurralde asko hasiak dira politika sozialen eredu berriak sortzen, horrelako erronkei erantzuteko. “Ezinbestekoa da politikak birplanteatzea”, azaldu du Joseba Zalakainek, SIIS erakundeko zuzendariak, “batzuek murrizketak erabili dituzte, beste batzuek, aldiz, inbertsio sozialeko eta aurre-banaketako paradigmak jarraitu dituzte, hau da, prebentzio politikak aukeratu dituzte, politika aringarriak aplikatu beharrean”.

 

SIIS –Eguía-Careaga Fundazioko Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak bultzatu du Repensar las políticas sociales liburua, Joseba Zalakain eta UAMeko Borja Barragué irakaslearen koordinaziopean. Argitalpen horretan, hainbat autorek inbertsio sozialaren eta aurre-banaketaren paradigmak aztertzen dituzte, gehiago ikasteko beren aukera eta mugei buruz. Datorren apirilaren 7an, SIISek mintegi bat antolatu du liburua aurkezteko, egile batzuekin batera. Ekitaldian orobat parte hartuko dute hainbat erakunde publikotako ordezkariek eta politika sozialen analisian adituak diren pertsona zenbaitek. “Asmoa da Euskadin esparru horretan lanean ari diren pertsonek ikuspegi horien zergatia aurkeztea, alderdi positiboak eta negatiboak erakustea eta eztabaida bat sortzea” azaldu du SIISeko zuzendariak.

 

Jardunaldia Donostiako San Telmo Museoan egingo da. Mintegian hiru hitzaldi eskainiko dira, hizpide hartuko direlarik inbertsio soziala eta aurre-banaketa, krisiak mugikortasun sozialean eragindako zailtasunak eta desberdintasuna Euskadin. Ondoren, mahai-inguru bat egingo da liburuaren idazle batzuekin eta Euskadiko politika sozialak diseinatzen eta planifikatzen dituzten pertsonekin.

Euskadinnova 25 otsaila, 2020
Lehen sektorearen lehiakortasuna bultzatzeko robotika

Tekniker partaide duen GreenPatrol europar proiektuak sistema berritzailea garatu nahi du...Leer más

Euskadinnova 24 otsaila, 2020
Soluzio digitalak, industria-ekoizpenaren paradigma berri baterako

Ideko partaide duen QU4LITY europar proiektuak zero akatseko fabrikazio-eredu berrian teknologia...Leer más

Euskadinnova 18 otsaila, 2020
Ingeteam, Europako instalazio fotovoltaikorik handieneko partaide

Euskal enpresak Aragoin kokatuta dagoen gune horretako azpiestazioak babestu eta kontrolatzeko...Leer más

Euskadinnova 17 otsaila, 2020
Industria aeronautikorako sentsorizazio adimenduna

Hegazkintza sektorean funtsezkoak diren elementuak eta fluidoak monitorizatzeko sentsoreak garatzea...Leer más

Euskadinnova 12 otsaila, 2020
Robotika aurreratua, eraikuntzako lan-arriskuak murrizteko

Tecnalia euskal korporazio teknologikoak koordinatutako europar enpresa eta unibertsitateen talde...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?