Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
24 apirila, 2017

Ibarmiak Txinan duen presentzia indartu nahi du

Akordioan aurreikusi denez, joint venture bat sortuko litzateke mekanizazio-zentroak eraikitzeko

Makina-erremintako euskal fabrikatzaileak asmoen akordio bat sinatu du Asiako herrialde hartan joint venture bat sortzeko

 

Txinako merkatuan duen posizionamendua hobetzeko asmoz, makina-erremintaren arloan diharduen Ibarmia konpainia gipuzkoarrak asmoen akordio bat sinatu du Shandong Iraeta Heavy Industry Stock industriarekin, Asiako herrialde hartan joint venture bat sortzeko.

 

Txinako Shandong probintzian finkatutako konpainiaren makina-erremintako dibisioa joint venture hispano-txinatar baten emaitza da, eta brida handien forjaketan eta mekanizazioan espezializatuta dago.

 

Bi bazkideetako Administrazio-Kontseiluek berretsi beharreko akordioan aurreikusi denez, joint venture bat sortuko litzateke eduki teknologiko handiko mekanizazio-zentroak eraikitzeko.

 

Euskal fabrikatzaileak ohar baten bidez jakinarazi duenez, kontratu konen bitartez Ibarmiak mekanizazio-zentroen salmentak areagotu nahi ditu Txinako merkatuan, hango enpresei goi-teknologiako ekipoak hornituz. Honela, egoitza Azkoitian duen enpresa honek Txinako fakturazioa handitzea espero du, herrialde hartan bildu duen 10 urtetik gorako esperientziari jarraiki.

 

Lantegi berria Shandong probintziako Guanzhuang hirian eraiki berri den 10.500 metro koadroko nabe batean kokatuko da, eta bost ardatzeko mekanizazioan eta doitasun handiko multiprozesuan espezializatutako zentroak fabrikatzeko diseinatuko da.

 

Akordioa hilaren 20an sinatu zen Pekinen, apirilaren 17tik 22ra antolatu eta euskal fabrikatzailea stand propio batez partaide izan duen CITM nazioarteko makina-erremintako azokaren barruan.

Enpresa Eraldaketa 10 otsaila, 2020
Aldakin IDEKOrekin lotu da I+Ga bultzatzeko

Euskal zentro teknologikoak eta soluzio robotikoetan espezializatutako taldeak bien arteko...Leer más

Enpresa Eraldaketa 5 otsaila, 2020
Bio-ontziak, elikagaigintza eta ehungintza ekologikoagoak izan daitezen

GAIKER zentro teknologikoa azpiproduktuetatik edo hondakinetatik abiatuta ontzi berriak ekoiztea...Leer más

Enpresa Eraldaketa 14 urtarrila, 2020
Ingeteamek egoitza estreinatu du Abu Dhabin

Euskal enpresak eguzki-energia fotovoltaikoaren sektorean duen posizionamendua indartuko du Arabiar...Leer más

Enpresa Eraldaketa 9 urtarrila, 2020
Ikusmen artifiziala, kalitate-ikuskapena optimizatzeko

Vicomtech-ek Ekin enpresak fabrikatzen dituen brotxen ikuskapen-prozesua automatizatzeko sistema...Leer más

Enpresa Eraldaketa 8 urtarrila, 2020
Industria arloko ekonomia zirkularrari emandako bultzada

Euskal enpresa eta zentro teknologikoak, teknologia digitalen aplikazioaren bitartez...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?