Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

4 maiatza, 2017
Egitura modularrak eraikuntzen eraberritze energetikorako

Soluzio modularraren diseinu eta fabrikazioa BERTIM proiektuaren testuinguruan garatu da

Tecnalia korporazio teknologikoak, egurrezko soluzio industrializatu bat diseinatu du, fatxadetan energia-eraginkortasuna hobetze aldera

 

Tecnalia euskal korporazio teknologikoak, fatxaden eraberritze energetikorako industrializatutako egurrezko moduluetan oinarritutako sistema berri bat garatzean lan egin du. Egurgintza sektoreko Egoin euskal enpresak fabrikatutako prototipoa, I+G-rako Tecnaliaren instalakuntza esperimentaletan baliozkotu da.

 

Soluzio berria, arroka-artilezko isolamendua duen eta egurrezko parriladuran bukatutako armazoi arineko egitura batez osatuta dago. Tecnaliak komunikatu baten bitartez azaldu duen bezala, egurra bezalako karbono- arrasto baxuko materialak erabiltzeak, produktua iraunkorragoa izan dadila lortzen du, atmosferara isuritako CO2a murriztuz.

 

Oharraren arabera, entseguek soluzioaren “industrializazio maila handia” erakutsi ahal izan dute, fatxaden eraberritze sistema tradizionalekin alderatuta, fabrikazio eta muntaia denbora tarteak erdira murriztu daitezen lortuta.
Tecnaliako instalakuntza esperimentaletan egindako prototipoaren baliozkotzeak, gainera, soluzioaren prestakuntza termikoen hobetzea kuantifikatzeko balio izan du, horretarako bere portaera termikoaren monitorizazioa eta galera energetikoen ebaluazioa erabili delarik.

 

Soluzio modularraren diseinu eta fabrikazioa, Europar Batasunaren Horizonte 2020 programak finantzatutako “Building Energy Renovation through Timber Prefabricated Modules (BERTIM)” ikerkuntza proiektuaren testuinguruan gauzatu da.

 

 

BERTIM proiektua

Enpresa Eraldaketa 11 maiatza, 2020
Geograma: “Geo-kokapenak erraztasunak ematen ditu erabakiak hartzeko eta negozio-prozesuak optimizatzeko”

  Arabako enpresa hau topografia industrialeko, piezen kontrol dimentsionaleko eta...Leer más

Enpresa Eraldaketa 10 otsaila, 2020
Aldakin IDEKOrekin lotu da I+Ga bultzatzeko

Euskal zentro teknologikoak eta soluzio robotikoetan espezializatutako taldeak bien arteko...Leer más

Enpresa Eraldaketa 5 otsaila, 2020
Bio-ontziak, elikagaigintza eta ehungintza ekologikoagoak izan daitezen

GAIKER zentro teknologikoa azpiproduktuetatik edo hondakinetatik abiatuta ontzi berriak ekoiztea...Leer más

Enpresa Eraldaketa 14 urtarrila, 2020
Ingeteamek egoitza estreinatu du Abu Dhabin

Euskal enpresak eguzki-energia fotovoltaikoaren sektorean duen posizionamendua indartuko du Arabiar...Leer más

Enpresa Eraldaketa 9 urtarrila, 2020
Ikusmen artifiziala, kalitate-ikuskapena optimizatzeko

Vicomtech-ek Ekin enpresak fabrikatzen dituen brotxen ikuskapen-prozesua automatizatzeko sistema...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?