Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 Marzo, 2021 Digitalizazioa Ekintzailetza Enpresa digitala Start up UP Euskadi

SPRIk Gipuzkoa Encounter ekitaldian azalduko du “Nola aplikatu adimen artifiziala 3D inprimaketan”

Horixe da Enpresa Digitalak martxoaren 19 eta 20rako antolatu dituen 9 prestakuntza-jardueretako bat

 

SPRIk Enpresa Digitalaren bitartez parte hartuko du Gipuzkoa Encounter ekitaldiaren 15. edizioan, non gai espezializatuei buruzko bederatzi hitzaldi antolatuko baititu. Saio horiek online erretransmitituko dira eta publiko orokorrari irekita egongo dira aurretiaz izena emanda.

 

Hitzaldi horietan landuko diren gaiek joera berriak aztertuko dituzte aditu profesionalen eskutik. Ekintza dibulgatibo horietatik gehienak ezagutza aurreratuak dituzten pertsonei zuzenduta daude, helburua baita azken nobedadeak ezagutu ditzatela eta arlo horiei buruzko esperientziak bateratu ditzatela.

 

Martxoaren 19rako proposatutako gaien artean hitzaldi bat nabarmentzen da (13:00), non emaitzak optimizatzeko uztartzen diren bi teknologia berritzaile landuko baitira. Saioaren izena da Nola aplikatu adimen artifiziala 3D inprimaketan. Hala, hizpide hartuko da nola posible den Adimen Artifiziala ezartzea 3D inprimaketan aurretiazko entrenamenduaz baliatuz eta elementu finituzko eredu bat erabiliz, zeina gai izango baita elementuen egoera desberdinak eta balizko akatsak simulatzeko.

 

 

Hona hemen Gipuzkoa Encounter ekitaldiko agendan aurkituko dituzun beste jarduera batzuk:

 

Docker for dummies. Zergatik erabili?

Docker oso software arina da, garatzaile eta inplementatzaileen lana errazten duena.

 

Online emititzen hasi nahi baduzu edo aspaldian saiatzen arituagatik espero zenuen emaitzarik lortzen ez baduzu, hona hemen

Streaming on bat egiteko behar duzun guztia

Kalitatezko streaming saioak egiteko tresnak, teknikak eta trikimailuak aztertuko dira.

 

 

Lehen urratsak Arduinon. Led bat pizteko, semaforo bat egiteko edo sakagailu bat irakurtzeko programak.

 

Zukutu zure Instagram-a. Zenbait aholku eta trikimailu Gamer bezala zure Instagram-ari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko, zure argitalpenen inpaktua aztertzeko eta zure beste sare sozialetara lotuz zure komunitatea handitzeko.

 

Kubernetes aplikatua.  Kasu praktiko baten bidez ikusiko dugu nola optimizatzen diren aplikatiboen lan-fluxuak garapen-denbora azkartzeko.

 

Raspberry Pi – Aplikatibo hau sare osorako erabilera orokorreko publizitate-blokeatzailea da, eta iragarki eta aztarnarietatik babesten gaitu, gailu indibidualik konfiguratu beharrik gabe.

 

Nola neurtzen da arrakasta? Streamer, youtuber, instagramer, blogger… batek argitaratzen duenaren atzean dagoen lana, eta nola aztertu eraginkorra den zure jomuga-publikoarengana iristeko bidea.

 

Musika APPlikazioak – “Music Apps” direlakoetan espezializatutako tailerra. Hurbilketa bat sorkuntza musikalera eta musika urbanoari aplikatutako teknologia berrietara.

 

Gipuzkoa Encounter 2021 ehunka teknologia zale biltzen dituen lanparty birtual bat da, eta testuinguru horretan egingo dira SPRIk sustatu eta antolatutako hitzaldi hauek. Doakoak dira eta martxoaren 18 eta 19an egingo dira (ostirala eta larunbata).

 

 

Hitzaldi hauetara inskribatzeko, eman izena inprimaki honetan

 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak