Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
18 urria, 2017

CAFi kontratu berri bat esleitu diote Erresuma Batuan

Trenek aire egokitua, doako Wi-Fia eta serieko korronte-harguneak izango dituzte

Konpainia gipuzkoarrak Birmingham eskualdean erabiliko diren 26 tren fabrikatuko ditu

 

Egoitza Beasainen duen CAF tren-industriako euskal taldea aukeratu du West Midlands Trains konpainia britainiarrak, Birmingham eskualdean erabiliko diren 26 tren fabrikatu, hornitu eta manten ditzan.

 

Zehazkiago esanda, 200 milioi euro inguruko balioa duen kontratu berri honek bina bagoiko hamabi trenen eta launa bagoiko hamalau trenen horniketa aurreikusia du.

 

Gipuzkoako taldeak fabrikatutako unitate berriei esker, oraingo ibilgailuak ordeztuko dira, Birmingham eskualdeko hiri eta herrien arteko bidaiari-lineetan aurreikusita dagoen hazkundeari aurre egin ahal izateko.

 

Euskal konpainiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, tren berriek bidaiariei zuzendutako zerbitzuaren baldintzak hobetuko ditu, izan ere, aurrerantzean, aire egokitua, doako Wi-Fia eta serieko korronte-harguneak izango dituzte ibilgailu guztietan.

 

“Proiektu honek CAFek Erresuma Batuko merkatuko tren-fabrikatzaile nagusien artean duen posizioa finkatu du”, adierazi du Richard Garner CAFen Erresuma Baturako eta Irlandarako Negozio-Garapenaren zuzendariak. Era berean, Garnerrek nabarmendu duenez, proiektu honek “jarraipena emango die berrikitan lortutako arrakastei, Northern eta TransPennine-ren frankizietarako tren-berrien horniketa kontratuak barne”.

 

Berrikitan, Beasaingo taldea Seattle hiriko Garraio Sailak (SDOT) aukeratu du, Estatu Batuetako hiri horretako tranbia-sareko linea berrian joan-etorrian jardungo duten 10 ibilgailuren horniketa egin dezan.

Enpresa Eraldaketa 10 otsaila, 2020
Aldakin IDEKOrekin lotu da I+Ga bultzatzeko

Euskal zentro teknologikoak eta soluzio robotikoetan espezializatutako taldeak bien arteko...Leer más

Enpresa Eraldaketa 5 otsaila, 2020
Bio-ontziak, elikagaigintza eta ehungintza ekologikoagoak izan daitezen

GAIKER zentro teknologikoa azpiproduktuetatik edo hondakinetatik abiatuta ontzi berriak ekoiztea...Leer más

Enpresa Eraldaketa 14 urtarrila, 2020
Ingeteamek egoitza estreinatu du Abu Dhabin

Euskal enpresak eguzki-energia fotovoltaikoaren sektorean duen posizionamendua indartuko du Arabiar...Leer más

Enpresa Eraldaketa 9 urtarrila, 2020
Ikusmen artifiziala, kalitate-ikuskapena optimizatzeko

Vicomtech-ek Ekin enpresak fabrikatzen dituen brotxen ikuskapen-prozesua automatizatzeko sistema...Leer más

Enpresa Eraldaketa 8 urtarrila, 2020
Industria arloko ekonomia zirkularrari emandako bultzada

Euskal enpresa eta zentro teknologikoak, teknologia digitalen aplikazioaren bitartez...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?