Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 uztaila, 2021 Azpiegiturak Berrikuntza Digitalizazioa I+G Berrikuntza teknologikoa Fast Track Innobideak programa Sprilur

Arteman, finalista Espainiako CEX sariketan landa-sektorerako eCommerce plataforma batekin

Arteman Komunikazioa enpresak , Aretxabaletako (Gipuzkoa) Basabe eraikinean kokatutakoa, ganadua enkantean jartzeko onlineko lehen plataforma sortu du, eta hala, landa-eremura eraman du eBay-ren eCommerce eredua. Joan den urteko itxialdian erabaki zuten konponbide teknologiko aitzindari honen aldeko apustua egitea, zeinari esker posible izan baita aurrera jarraitzea abeltzaintzako enkanteekin.
Arantzazu Lagunilla, Arteman Komunikazioko zuzendaria eta Victor Núñez, proiektuko zuzendaria plataformari (CEX sariketako finalista) azken ukituak ematen

 

Arteman Komunikazioak , Deba Bailarako Industrialdea, S.A.k (Sprilur-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Debagoiena eta Debabarreneko Udalek partaidetua) kudeatutako Basabe eraikinean (Aretxabaleta, Gipuzkoa) kokatua dago. Artemanek, beste lau finalistarekin  batera, aukera izango du bere jardunbide egokiak erakusteko, irailaren 30ean Valentzian egingo den ekitaldian.

 

Bikaintasuna Sustatzeko Zentroen Elkarteak (CEX)  urtero antolatzen du sariketa hau, kudeaketako jardunbide egokien trukea sustatzeko enpresa eta antolakundeen artean. Edizio bakoitzean enpresako kudeaketaren arlo edo alderdi espezifiko bat lantzen da.

 

Ehunka komunikazio-talderen eguneroko bileretan gertatzen den bezala, Artemanen ere etengabe jorratzen dira xede-publikoaren proflak: “buyer” mota bat, erabiltzaile idealaren arketipo bat, profil kulturalak eta haien portaera digitala, e.a. Datuak eta datuak tai gabe erabiltzaile perfektua nolakoa den zehazteko.

 

2020ko martxoaren amaieran, itxialdi betean, Arteman azken ukituak ematen ari zitzaion Estatuko lehen ganadu-enkante birtuala izango zenari. Egoerak behartuta eta denbora errekorrean, paperetik ekintzara pasa ziren, eta lehen sektorera zuzendutako onlineko eskaintza-sistema bat pentsatu eta abiarazi zuten; eta halaxe …iritsi zen mundu digitala ganadu-enkanteetara.

 

Arantzazu Lagunillak, komunikazio-agentziako zuzendariak, (www.arteman.eus) kontatu digu zein izan zen beren lehen pentsamendua: “Abeltzaintza sektoreko pertsonak, hots, tresna honen hartzaileak, ohituta al daude mundu digitalera? Eta onlineko eskaintzak egitera? Zein izango da enkantera sartuko diren pertsonen batez besteko adina? Zein gailutatik eta zein konexio motarekin sartuko dira?

 

Hasieran, emaitzek biztanleria-multzo jakin batera eraman gintuzten: onlineko erosketak egiteko ohiturarik ez dutenak, are gutxiago erosi nahi den hori 2.000 euro baino gehiago kostatzen bada; batez besteko adin oso altua horrelako tresnetarako; eta, gainera, estaldura mugikor eskasa edo txarra euren jarduerak ezarrita dituzten kokapenetan. Baina errealitateak etengabe kolpatzen gaitu, erabat harrituta uzteraino.

 

2020ko martxoaz geroztik onlineko hainbat enkante egin dira, momentuz parte-hartze handiarekin eta enkantean jarritako abelburuekiko salmenta-ratio oso onekin. Kasu arrakastatsu bat, egoera historiko batetik eta aldaketa eta berrikuntza beharrean zegoen sektore baten premia zehatzetatik sortua. Artemanek aukera izango du bere plataforma berria eta jardunbide bikaina erakusteko datorren irailean Valentzian egingo den CEX sariketan.

Lotutako albisteak

25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
9 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko parke teknologikoak 30 urte ospatuko ditu talentuaren, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren zerbitzura Gipuzkoan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak