Jardunaldi eta gertaerak
17 urria

Zure enpresan Agenda 2030 lantzeko kasu praktikoak

Auditorio SPRI. Edificio Plaza Bizkaia

Alameda Urquijo, 36, Bilbao
15:30 - 17:30

Auditorio SPRI. Edificio Plaza Bizkaia

Alameda Urquijo, 36, Bilbao

2019-10-17
15:30 - 17:30

Onartu direlarik 2030 Agenda eta haren baitako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak, enpresek aukera paregabea dute negozio-aukerak ekarriko dizkieten ekintza berriak abiarazteko eta, aldi berean, garapen jasangarriaren bidean aurrera egiteko. Errealitate horretaz jabeturik, Munduko Itunaren Espainiako Sareak, Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko hiru patronalek aliantza bat sortu dute sektore pribatuak aurrera egin dezan Agendak jasotako helburuak lortzeko bidean.

Aliantza horri esker, Euskadiko enpresek eskura daukate GJH-Garapen Jasangarrirako Helburuen arloko Enpresa Kudeaketako Plataforma. Tresna horren bidez antolakundeek 2030 Agendako Helburuekin lerrokatuko dituzte beren negozio-estrategiak bost urrats errazen bidez.

Plataforma hori ezagutarazteko, Munduko Itunaren Espainiako Sareak, Eusko Jaurlaritzak, ADEGI, CEBEK eta SEA patronalek eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade & Invest) jardunaldi bat egingo dute Bilbon urriaren 17an. Bertan, urratsez urrats eta modu praktikoan azalduko da nola funtzionatzen duen tresna berri horrek eta nolako abantailak eskaintzen dituen

Garapen Jasangarrirako Helburuetan aditua den hizlari baten laguntzarekin, bertaratuek kudeaketa jasangarriarekin lotutako ariketa praktikoak egingo dituzte, esaterako lehentasunezko GJHak identifikatzeko, konpromisoak hartzeko nahiz jardunbide egokiak hedatzeko. Jarraian dituzue jardunaldiaren xehetasun guztiak:

 

Zain gauzkazu!

 

Programa

15:30

Irekiera


Iñaki Ezkurra
Basque Trade & Investment Agentziako Enpresen Nazioartekotzeko zuzendaria

15:45

Proiektuaren aurkezpena


Leyre Madariaga
Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako zuzendaria

16:00

GJHen arloko Enpresa Kudeaketako plataforma: bost urratseko proposamen bat


Rubén Carricondo
Munduko Itunaren Espainiako Sareko Jasangarritasun Azterketako arduraduna

17:15

Galde-eskariak


17:30

Itxiera


Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece.
Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142. Los campos con * son obligatorios.

Las reservas están cerradas para este evento.