Jardunaldi eta gertaerak
06 ekaina

Nomina digitaletik laneko kontratazio elektronikora

Parque Tecnológico de Alava, Calle Hermanos Lumiere, Vitoria-Gasteiz
9:30 - 11:30

Parque Tecnológico de Alava, Calle Hermanos Lumiere, Vitoria-Gasteiz

2019-06-06
9:30 - 11:30

Ekainaren 6an, ostegunean, 09:30etik 11:30era bitartean, Arabako Teknologi Parkeak, Metapostarekin eta Araba Enpresa Digitalarekin elkarlanean, Giza Baliabideen Sailaren komunikazioak digitalizatzeari eta prozedurak soiltzeari buruzko jardunaldia egingo du: “Nomina digitaletik laneko kontratazio elektronikora”. 

Jardunaldiaren helburua da datu pertsonalen babesa betetzeko prozesua nola bermatzen den aztertzea, kontratazio-prozesuak bizkortzea eta erakundeko barne-komunikazioen pribatutasuna bermatzea horretarako kanal pribatu eta segurua sortuta.

Jardunaldi horretan, labur-labur azalduko dute ziurtatutako komunikazio digitalen eta bereziki kontratu elektronikoaren, haren sinaduraren eta zaintza legalaren egoera. Ondoren, METAPOSTAren eskutik, barne-komunikazioko bideen soiltzea eta digitalizazioa landu duten erakunde batzuen kasuak azalduko dituzte.

Egitaraua

9:30

Aurkezpena


Victoria del Río, Arabako Teknologi Parkea

9:35

Barne-komunikazioak soiltzea eta digitalizatzea


Asier Orio Zorrilla, Metapostako Negozioaren Garapeneko arduraduna

10:00

Nomina elektronikoaren ezarpen segurua Kasu praktikoak:


- IRSE ARABA | Euskadiko Gizarte-Inklusio Institutua.


Lucía Sarabia de Ayala. Giza Baliabideen Arduraduna eta Hezkuntza Aroloko Gerentea.


Langileei dokumentuak entregatzeko prozesuaren digitalizazioa #pribatutasuna (#DBLO) eta #segurtasuna kontuan izanda.

- IBAI SISTEMAS eta SCANBIT Technology & Services.


Oscar Díaz de Otazu – Giza Baliabideen Zuzendaria.


Lan-kontratuen sinadura elektronikoa mugikorraren bidez.

11:00

Galderen txanda


11:15

Jardunaldiaren amaiera


Javier Gomez, Metapostako zuzendari kudeatzailea

11:30

Kafea


Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece.
Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142. Los campos con * son obligatorios.

Las reservas están cerradas para este evento.