Jardunaldi eta gertaerak
02 uztaila

Negozio aukerak Arabiar Emirerri Batuetan (AEB). Euskadiko gaitasun industrialen aurkezpena

Carlton Hotela

Hotel Carlton, Plaza de Don Federico Moyúa, Bilbao
10:00 - 11:20

Carlton Hotela

Hotel Carlton, Plaza de Don Federico Moyúa, Bilbao

2018-07-02
10:00 - 11:20

Iragan urte amaieran Eusko Jaurlaritzak erakunde- eta enpresa-misio bat egin ondoren Arabiar Emirerrietara, in situ aztertzeko merkatu horrek euskal ekonomiari eskaintzen dizkion aukerak, eta han kokatutako euskal enpresentzat lagungarri izango diren goi-mailako harremanak ehuntzeko, SPRI Taldean integratutako Euskadiko Nazioartekotze Agentziak jardunaldi bat antolatu du Euskadin uztailaren 2rako, bi helburu nagusirekin:

– Ezagutzera ematea herrialde horrek euskal enpresei eskaintzen dizkien aukerak, eta

– Jardunaldira gonbidatutako Ekialde Ertaineko enpresei azaltzea nolako aukerak dituzten bazkide komertzial bihur daitezkeen euskal enpresak aurkitzeko lau sektore handitan: Energia berriztagarriak, Oil&gas, Burdinbideak eta Ekipamendua eta contract.

 

Urte amaierako bidaia hartan Javier Zarraonandía Industria sailburuak –Jardunaldi honetan ere parte hartu duenak– esan zuen bezala, “frogatuta dago euskal enpresek badituztela negozio aukerak hainbat ekintza-esparrutan, hala nola energian (berriztagarriak eta oil&gas), eraikuntzan edo burdinbideetan, eta lankidetzarako aukerak ere bai teknologia disruptiboetan oinarritutako startupen edo ekimen berrien azelerazioan”.

 

Funtsean, eskualde horretako herrialde garrantzitsuenetako gobernuek hainbat proiektu garatuko dituzte epe labur eta ertainera, eta proiektu horiek negozio aukera garrantzitsuak dira konponbide industrialak eta teknologikoak eskaintzen dituzten euskal enpresa hornitzaileentzat.

 

Euskadi – Arabiar Emirerri Batuak

 

Arabiar Emirerri Batuetako merkatua munduko dinamikoenetakoa da kanpo-merkataritzari dagokionez. Hain zuzen, merkatugaien munduko 16 esportatzaile eta 20 inportatzaile handienetako bat da. 2012-2014 epealdian merkataritzaren batez bestekoa BPGaren ia %175ekoa izan zen.

Euskadiren eta AEBen arteko merkataritza harremanak

Euskaditik AEBetara egiten diren esportazioak maila beretsuan mantendu dira azken hamarkadan, eta 2011n jo zuten goia, baina uste da badirela handitzeko aukerak.
Inportazioei dagokienez, epealdi horretan izan duten portaera aztertuz gero, ageri da bilakaera homogeneoa izan dela, salbu 2008an izandako jauzi bat, segururenik operazio puntual batek eragindakoa.

 


Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece.
Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142. Los campos con * son obligatorios.

Las reservas están cerradas para este evento.