Jardunaldi eta gertaerak
17 maiatza

Mendebaldeko Afrika: negozio aukerak Boli Kostan, Senegalen eta Kamerunen

Auditorioa

Grupo SPRI, Alameda Urquijo, Bilbao
10:00 - 11:45

Auditorioa

Grupo SPRI, Alameda Urquijo, Bilbao

2018-05-17
10:00 - 11:45

Mendebaldeko Afrikan daude kontinente afrikarreko herrialde egonkorrenetako batzuk. Jardunaldi honetan azalduko da nolako negozio-giroa dagoen gaur egun Boli Kostan, Senegalen eta Kamerunen, bai eta zeintzuk diren eskualde horretako epe laburreko negozio-perspektibak.

Herrialde horietara erregularki esportatzen duten 2 euskal enpresak beren esperientzia kontatuko digute eta orobat azalduko digute zein erronka gainditu behar dituen ETE batek erabakitzen duenean munduko eskualde horretan lan egitea.

Kamerunek 25 milioi biztanle ditu eta ekonomia handiena da Erdialdeko Afrikako Ekonomi eta Moneta Erkidegoa (CEMAC) osatzen duten herrialdeen artean. Merkatu handia da, zail samarra negozioak egiteko, baina orobat premia asko dituena, eta beraz aukerak ere bai.

Senegalek, berriz, testuinguru ekonomiko paregabea du une honetan, eta abagune hori aprobetxatu behar da ikuspuntu estrukturaletik, benetako herrialde gorakor izan dadin. Senegal Gorakorra Plana (PSE) guztiz arrakastatsua izan da, ongi diseinatuta dagoelako, eta nazioarteko finantza erakundeek nahiz bestelako bazkide bilateralek laguntza handiak eman dituztelako plan hori praktikan jartzeko.

Boli Kosta mendebaldeko Afrikako esportatzaile handienetako bat da, tradizionalki kafea eta kakaoa esportatu izan ditu, eta azken urteotan petrolioa eta gasa ere bai. Boli Kostako balantza komertziala positiboa da, eta Nigeria, Frantzia eta Holanda dira bere bazkide komertzial garrantzitsuenak. Inportatzen dituen produktu batzuk dira petroliozko birfinduak, zerealak, arrain izoztua eta autoak.

 

Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece.
Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142. Los campos con * son obligatorios.

Las reservas están cerradas para este evento.