Jardunaldi eta gertaerak
06 martxoa

Kolonbia. Inbertsio aukerak Pazifikoko gune frankoan eta Cauca Haranean

Auditorioa

Grupo SPRI, Alameda Urquijo, Bilbao
9:30 - 11:00

Auditorioa

Grupo SPRI, Alameda Urquijo, Bilbao

2018-03-06
9:30 - 11:00

Kolonbiak potentzial handiko merkatua du eta Latinoamerikako hirugarren herrialde populatuena da (49,5 milioi biztanle ditu).

 

Kolonbiako Bankuak eginiko aurreikuspenen arabera, 2018an KPI %3,5 haziko da.

 

Kolonbiak egonkortasun-zantzuak erakusten jarraitzen du, ekonomiaren oinarrizko printzipioen sendotasunagatik, ahalegin handia egin duelako jardunbide egokiak bultzatzeko politika publikoan eta atzerriko zuzeneko inbertsioa etengabe sartzen ari delako herrialdean.

 

Espainiako atzerriko zuzeneko inbertsioa guztizkoaren %8,8 da Kolonbian, hau da, ekarpen gehien egiten duen seigarren herrialdea da Espainia.

 

Halere, Kolonbiak hainbat defizit ditu, besteak beste, balio erantsiko ekipo ondasunetan, makinerian eta industriako esparru batzuetarako teknologian. Garraio-azpiegituren eta komunikazioen arloko negozio-igurikapenak onak dira.

 

Pazifikoko Gune Frankoa industria-parke pribatu bat da, 20 urteko esperientzia duena Kolonbiako erregimen frankoan. Cauca haranean dago, kokapen estrategiko batean, Calitik (Kolonbiako hirugarren hiri garrantzitsuena) 15 minutura, Alfonso Bonilla nazioarteko aireportutik 7 minutura eta Kolonbiako portu garrantzitsuenetik (Buenaventura) 2,5 ordura.

 

Gune frankoak mundu mailako zerbitzu eta azpiegiturak eskaintzen ditu proiektu industrial, komertzial eta logistikoak ezarri eta garatzeko.

 

***Kafearentzako atsedenaldiaren ostean, aukera egongo da banan-banako bilerak egiteko hizlariekin; horretarako, aldez aurretik hitzartu behar da elkarrizketa, e-posta honetan: baldeko@basquetrade.eus, ordutegia izen-emate hurrenkeraren araberakoa izango da.

 

Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece.
Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142. Los campos con * son obligatorios.

Las reservas están cerradas para este evento.