Jardunaldi eta gertaerak
24 maiatza

Jardunaldia: Ekonomia Zirkularreko I+G+b-rentzako Europako Finantzazio erremintak

Palacio Euskalduna

Palacio Euskalduna, Avenida Abandoibarra, Bilbao
9:00 - 14:00

Palacio Euskalduna

Palacio Euskalduna, Avenida Abandoibarra, Bilbao

2019-05-24
9:00 - 14:00

Jardunaldiaren helburuak:

SPRIk, Innobasquek eta BEAZek, Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko partaideak, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI), Trantsizio Ekologikorako Ministerioak, IDOMek, Ihobek eta Aclima – Basque Environment Cluster-ak Ekonomia Zirkularreko I+G+b-rentzako finantzazio programa europarrei inguruko jardunaldi hau elkarrekin antolatuko dute.

Jardunaldiaren helburua datorren europar programen deialdietan aurkeztu daitezkeen ekonomia zirkularrarekin erlazionatutako I+G+b proiektuen berritasunak eta finantzaketa aukerak aurkeztea eta aztertzea izango da, bereziki H2020, LIFE eta nazioarteko deialdietakoak. Horretarako, CDTI-ko, LIFE programarako Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren Harremanetarako Gune Nazionaleko eta IDOM-eko adituek H2020 Programako zein beste programa nazionalen edota nazioartekoen finantzaketa aukeren eta LIFE programaren inguruan arituko dira, hurrenez hurren. Gainera, proposamenen prestakuntzarako aholkuak emango dira.

Jardunaldia, berrikuntza eta ekonomia zirkularreko proiektuentzako Ihoberen laguntzen aurkezpenarekin, eta ekonomia zirkularra eta Euskadiko RIS3 estrategiaren arteko erlazioaren inguruko SPRIren aurkezpenarekin osatuko da.

Jardunaldi honekin ekonomia zirkularra eta jasangarritasuna helburua duten politika europarrek bultzatutako I+G+b proiektu diziplinartekoetan euskal erakundeen parte hartzea sustatu nahi da.

 

Nori zuzendua:

Enpresen edo enpresa elkarteen, klusterren, aholkularitza-enpresen eta abarren parte diren, eta I+G+b inguruko zuzendaritza-ardurak edo ardura teknikoak dituzten pertsonei eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei zuzendua.

 

Programa

8:30

Izen-ematea


9:00

Jardunaldiaren hasiera


Elena Moreno, Ingurumen sailburuordea – Eusko Jaurlaritza

Ekoberrikuntza eta ekonomia zirkularreko proiektuentzako laguntzak


Ignacio Quintana, Ekoeraginkortasun eta Ekodiseinu Ataleko koordinatzailea. Ihobe

9:30

Ekonomia Zirkularreko Proiektuentzako finantzazio aukerak: Horizon 2020 eta bestelako nazioarteko eta estatu mailako progamak


María José Tomás, Sustapen Instituzionalerako eta Lurralde-Lankidetzako Saila, CDTI
Lydia Gonzalez, H2020-Erronka Sozialen Saila, CDTI

11:00

Kafea networking


11:30

LIFE Programa 2014-2020. 2019ko deialdia. Berritasunak, proiektu motak eta lehentasunezko alorrak


Elena Barrios, LIFE Programarako Harremanetarako Gune Nazionala, Trantsizio Ekologikorako Ministerioa
Íñigo Ortiz de Urbina Belsué, LIFE Progamako Kanpoko Laguntza. NEEMO-Idom

13:00

Ekonomia zirkularra Euskadiko RIS3 estrategiaren baitan


Cristina Oyón, Ekimen Estrategikoen arduraduna, SPRI

13:30

EEN – Europako eta Nazioarteko I+G+b programetan parte-hartzeko laguntza zerbitzuak


Arturo Antón, Basque Enterprise Europe Network-ko koordinatzailea, SPRI

13:45

Itxiera


Alexander Arriola, SPRIko Zuzendari Nagusia

14:00

Jardunaldiaren amaiera


Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece.
Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142. Los campos con * son obligatorios.

No hay plazas disponibles para este evento.