Innobideak-Prestakuntza
28 martxoa

Innobideak Prestakuntza: Zaintza lehiakorra. Zaintza lehiakorra, berrikuntzarako prozesu gakoa

Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargoa

Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargoa, Zubieta kalea 38, Donostia
9:00 - 14:00

Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargoa

Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargoa, Zubieta kalea 38, Donostia

2019-03-28
9:00 - 14:00

Testuinguru sozioekonomikoa aldatu egin da betiko, hortaz, euskal enpresek eta bereziki ETEek, moldatzeko biderik egokiena topatu behar dute. Euskal industriak ikuspegi kontzeptual eta estrategiko berria behar du, industria berria fabrikazio aurreratua baino askoz gehiago baita.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, enpresak lehiakorragoak izaten lagunduko duen Innobideak estrategia diseinatu du, eta estrategia honen barnean Innobideak Prestakuntza programa hau aurkitzen da. Innobideak Prestakuntza programa, SPRIk EUSKALITen kolaborazioarekin garatu duen prestakuntza moduluen doako programa da. Enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna garatzea baimenduko du eta honen erreferentea den Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren sei elementuetan aurreratzeko diseinaturik dago: Estrategia / Bezeroak / Pertsonak / Gizartea / Berrikuntza eta Emaitzak.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko. Saioak DOAKOAK dira eta industria eta horiekin harremana duten zerbitzu sektoreko enpresetako kudeatzaile eta zuzendaritzako kideei zuzenduta daude

Horrela, otsailetik ekainera, arlo hauek sakonago lantzeko modulu independente multzoa zure eskura duzu. Saioak independenteak dira eta nahi adina saiotan eman dezakezu izena.

 

Zaintza lehiakorra. Zaintza lehiakorra, berrikuntzarako prozesu gakoa

Agertoki zurrunbilotsuetan berritzeak ingurune lehiakorra zaindu behar izatea dakar, abaguneak identifikatzea eta bizkor erreakzionatzea. Hau, prozesu sistematiko bat egituratuz eta barneratuz lortzen da eta zainketa lehiakorrean proaktiboa izanez lan talde azkarretan eta pertsona inplikatuetan oinarrituz.   Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen berrikuntza estrategia indartu nahi du, eta, horretarako, SPRIk eta EUSKALITek arlo horretan laguntzak eskaintzeko ekimenak lantzen dituzte. Innobideak Prestakuntza programaren barruan, ezinbestekotzat hartu den modulua diseinatu da, enpresak estrategia ezarri eta kudeatzeko prozesua nola hurbiltzen den hausnartzeko.

Jardunaldi honetan, zaintza lehiakorra aztertuko dugu eta bareratzeak erakundean ekar ditzakeen abantailak ikusiko dira.

Saioaren edukia

  • Estrategia eta informazio estrategikoa
  • Sistematizatzea eta zainketa lehiakorra kudeatzea
  • Zaintzatik berrikuntzara

Bideratzailea

Juan Carlos Vergara

Nafarroako Unibertsitateko Ingeniari Industriala. Bartzelonako Unibertsitatean Espainia eta Europar Patenteetan gradu-ondoa. Aenor-eko GT6/CTN166 kide. Sistema, zaintza-sareak eta adimen estrategikoen  ezarpen eta automatizazioan espezializatua. CDE Inteligencia Competitiva-ko gerentea. Gaur egun Hontza plataforma garatzen kode irekian eta GPL lizentzian.

Euskalit-ek koordinatua.

Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece.
Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142. Los campos con * son obligatorios.

Las reservas están cerradas para este evento.