Innobideak-Prestakuntza
19 azaroa

Innobideak Prestakuntza: Talentua. Talentua bilatu eta mantendu.

Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala

Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala, Mazarredo 69 Bilbo
9:00 - 14:00

Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala

Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala, Mazarredo 69 Bilbo

2019-11-19
9:00 - 14:00

Testuinguru sozioekonomikoa aldatu egin da betiko, hortaz, euskal enpresek eta bereziki ETEek, moldatzeko biderik egokiena topatu behar dute. Euskal industriak ikuspegi kontzeptual eta estrategiko berria behar du, industria berria fabrikazio aurreratua baino askoz gehiago baita.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, enpresak lehiakorragoak izaten lagunduko duen Innobideak estrategia diseinatu du, eta estrategia honen barnean Innobideak Prestakuntza programa hau aurkitzen da. Innobideak Prestakuntza programa, SPRIk EUSKALITen kolaborazioarekin garatu duen prestakuntza moduluen doako programa da. Enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna garatzea baimenduko du eta honen erreferentea den Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren sei elementuetan aurreratzeko diseinaturik dago: Estrategia / Bezeroak / Pertsonak / Gizartea / Berrikuntza eta Emaitzak.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko. Saioak DOAKOAK dira eta industria eta horiekin harremana duten zerbitzu sektoreko enpresetako kudeatzaile eta zuzendaritzako kideei zuzenduta daude

Horrela, otsailetik ekainera, arlo hauek sakonago lantzeko modulu independente multzoa zure eskura duzu. Saioak independenteak dira eta nahi adina saiotan eman dezakezu izena.

 

Talentua. Talentua bilatu eta mantendu.

Talentuarengatik guduak hasi besterik ez dira egin, eta datozen urteetan erabakigarriagoa izango da. Gure erakundearentzako talentua erreklutatzen jakitea, aukeratzea, garatzea eta talentu konpetenteena fidelizatzea bizirik irauterako gakoa izango da. Gure talentuaren kudeaketan alderdirik nabarmenenak eta belaunaldien arteko sinergiak aztertuko ditugu. Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen berrikuntza estrategia indartu nahi du, eta, horretarako, SPRIk eta EUSKALITek arlo horretan laguntzak eskaintzeko ekimenak lantzen dituzte. Innobideak Prestakuntza programaren barruan, ezinbestekotzat hartu den modulua diseinatu da, enpresak estrategia ezarri eta kudeatzeko prozesua nola hurbiltzen den hausnartzeko.

Jardunaldi honetan, gure erakundeara talentua erakartzearen garrantziari buruzk egin beharrekoak ikusiko dira.

Saioaren edukia

  • Zer da talentua?
  • Talentua erreklutatu eta hautatzea
  • Talentua mantentzea eta fidelizatzea

Bideratzailea

Esteban Vicente

ASV Consulting enpresako bazkide zuzendaria da (1992). Pertsonen Garapenean (hautespena, prestakuntza, diagnostikoa, lidergoa, bezeroenganantz orientatzea eta lorpenetarantz orientatzea) espezializatutako psikologo aholkularia da. Microeconomics of Competitiveness (Orkestra-Harvard) graduatua. ETEen zuzendaritza eta kudeaketan graduatua (INSIDE, U. Deusto). AEU-Amerika Erdialdeko Unibertsitateko irakaslea. Eta Deusto Business School eskolan irakaslea da.

Euskalit-ek koordinatua.

Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece.
Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142. Los campos con * son obligatorios.

El programa Prestakuntza Directiv@21 está dirigido principalmente a empresas del sector industrial y de servicios conexos, teniendo estas empresas prioridad a la hora de inscribirse. Si su empresa no pertenece a ese sector y desea asistir al curso, añada en el campo de "comentarios" su sector de actividad, en el momento en que haya alguna vacante le llamaremos. Para posibles aclaraciones contacte directamente con Lorea Arana. T.: 944038269.


SPRI-Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial (www.spri.eus), como responsable del tratamiento y con quien puede contactar mediante el mail lopd@spri.eus, recoge sus datos personales con la finalidad de gestionar la inscripción al evento seleccionado así como para mantenerle informado de eventos similares. Para conocer en detalle los derechos que le asisten y disponer de información ampliada respecto a las finalidades y legitimación del tratamiento puede dirigirse a www.spri.eus/politica-de-privacidad/