Innobideak-Prestakuntza
11 apirila

Innobideak Prestakuntza: Etengabeko Hobekuntza. Enpresa etengabeko hobekuntzara orientatzea

Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala

Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala, Mazarredo 69, Bilbo
9:00 - 14:00

Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala

Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala, Mazarredo 69, Bilbo

2019-04-11
9:00 - 14:00

Testuinguru sozioekonomikoa aldatu egin da betiko, hortaz, euskal enpresek eta bereziki ETEek, moldatzeko biderik egokiena topatu behar dute. Euskal industriak ikuspegi kontzeptual eta estrategiko berria behar du, industria berria fabrikazio aurreratua baino askoz gehiago baita.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, enpresak lehiakorragoak izaten lagunduko duen Innobideak estrategia diseinatu du, eta estrategia honen barnean Innobideak Prestakuntza programa hau aurkitzen da. Innobideak Prestakuntza programa, SPRIk EUSKALITen kolaborazioarekin garatu duen prestakuntza moduluen doako programa da. Enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna garatzea baimenduko du eta honen erreferentea den Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren sei elementuetan aurreratzeko diseinaturik dago: Estrategia / Bezeroak / Pertsonak / Gizartea / Berrikuntza eta Emaitzak.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko. Saioak DOAKOAK dira eta industria eta horiekin harremana duten zerbitzu sektoreko enpresetako kudeatzaile eta zuzendaritzako kideei zuzenduta daude

Horrela, otsailetik ekainera, arlo hauek sakonago lantzeko modulu independente multzoa zure eskura duzu. Saioak independenteak dira eta nahi adina saiotan eman dezakezu izena.

 

Innobideak Prestakuntza: Hobekuntza. Enpresa etengabeko hobekuntzara orientatzea

Maila globaleko konpetentziak etengabeko hobekuntza eskatzen du egunerokoan, erakundeei kalitate eta aukera gehiago eta erantzuteko denbora eta kostu gutxiago eskainiz. Errazak, epe laburreko emaitzekin eta pertsonentzako motibatzaileak diren tresnekin, barne-hobekuntzak bultzatzeko ezinbesteko moduan azaltzen dira. Eusko Jaurlaritzako berrikuntza estrategiari laguntzeko, SPRIk eta EUSKALITek arlo honetan laguntza emateko ekimenak lantzen dituzte. Innobideak Prestakuntza programaren barruan ezinbestekotzat jotzen den gai bati buruzko modulu berria sortu da, Jabetza Industrialean (patenteak, diseinuak, markak) eta Intelektualean oinarrituta, enpresek berrikuntza estrategiaren kudeaketari aurre egiteko modurik onena aztertzen laguntzeko diseinaturik.

Jardunaldi honetan, epe laburreko emaitzekin etengabeko hobekuntzari buruzko nozio eta tresna batzuk emango dira.

Saioaren edukia

  • Zergaitik da garrantzitsua etengabeko hobekuntza?
  • Zer da eta zer ez da etengabeko hobekuntza. Erraztatzaileak eta hesiak.
  • Erraminta eta metodologiak:  MUDA, Kaizen…
  • Giza osagarria.

Bideratzailea

Iñaki Buitrón

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea). Masterra Erabateko Kalitatean eta Supply Chain Management+ Lean arloan espezializatua. Azken 15 urteotan, aholkulari eta prestatzaile gisa lan egin du honako arlo hauetan: kudeaketa; kalitatea eta bikaintasuna; prozesu hobekuntza eta eraginkortasuna (LEAN); eta Supply Chain (hornidura katea). Gaur egun, Arcinnova Consultores enpresako zuzendaria da.

Euskalit-ek koordinatua.

Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece.
Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142. Los campos con * son obligatorios.

Las reservas están cerradas para este evento.