Jardunaldi eta gertaerak
18 abendua

INFODAY HORIZONTE 2020: klimaren aldeko ekintza, ingurumena, baliabideen eraginkortasuna eta lehengaiak

2018-2020ko deialdiak: 5. Erronka Soziala

 

Jardunaldiaren helburua:

Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko kide diren SPRI eta Innobasquek, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI), Ihobek eta ACLIMAk elkarrekin antolatu dute 5. Erronka Sozialari (“klimaren aldeko ekintza, ingurumena, baliabideen eraginkortasuna eta lehengaiak”) buruzko jardunaldi informatzaile hau, Berrikuntza arloko Ikerketako Europako H2020 Programa Markoaren barruan.

 

Jardunaldiaren helburua da 5. Erronka Sozialaren 2018-2020 Lan Programa berrian eskaintzen diren nobedadeak eta finantzaketa-aukerak aurkeztea eta analizatzea. 5. Erronka Sozialaren Harremanetarako Puntu Nazionalak (NCP)  parte hartuko du jardunaldian, argibideak emateko hurrengo deialdien nobedadeei eta proposamenen prestakuntzari buruz.

 

Bertaratuek  halaber aukera izango dute zuzenean ezagutzeko aurkeztutako instrumenturen batekin beren proiektuak finantzatzea lortu duten euskal enpresen esperientzia praktikoa, eta eztabaidagai izango dituzte nolako premia eta oztopo espezifikoak dituzten ingurumen sektoreko enpresek beren I+G+B-ko jarduerentzat finantzaketa lortzeko Horizontea 2020 ekimenaren barruan. Arreta berezia jarriko zaio proiektuen inpaktuari.

 

Norentzat:

I+G+b-ko zuzendaritzako ardurak edo ardura teknikoak dituzten enpresa elkarte, kluster, aholkularitza eta abarretako pertsonentzat eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko agenteentzat.

 

Elkarrizketak CDTIrekin:

Jardunaldian zehar aukera egongo da bilerak hitzartzeko Harremanetarako Puntu Nazionalarekin (NCP). Zure ideia edo proiektu proposamena CDTIko NCPrekin berrikusi nahi baduzu jardunaldian zehar, bete hemen BILERARAKO INPRIMAKIA . Inprimakiak jasotzeko azken eguna 2017/12/13a izango da eta berrikuspen kopurua mugatua izango denez, inprimakia lehenbailehen betetzea gomendatzen da.

 

 

Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece.
Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142. Los campos con * son obligatorios.

Las reservas están cerradas para este evento.