Jardunaldi eta gertaerak
26 ekaina

HORIZON 2020 INFODAY-a Europako Berrikuntza Kontseiluaren (EIC) ekintza pilotua. 2019-2020 ETE tresna

Edificio Plaza Bizkaia, Auditorio planta baja

Plaza Bizkaia, Bilbao
9:00 - 15:00

Edificio Plaza Bizkaia, Auditorio planta baja

Plaza Bizkaia, Bilbao

2019-06-26
9:00 - 15:00

 

SPRI, Innobasque eta BEAZ, Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko kideak, eta Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI), Europako Berrikuntza Kontseiluaren (EIC) Ekintza Pilotu berriaren inguruko jardunaldi bat elkarrekin antolatuko dute

 

Europa bikaintasun zientifikoan nabarmentzen den arren, berrikuntza merkatu-sortzailean  askoz hobeto jardun behar du. Europako Batzordea lanean aritu da arrisku-kapitalean sartzeko baldintzak hobetzeko eta munduko finantzaketa-programarik handiena, Horizon 2020, eragin handiagoa izateko, merkatu berriak sortzen dituzten berrikuntzak finantzatuz.

 

Horizon 2020 gelditzen den aldirako, Batzordeak aldaketak egin ditu eskalatzeko potentziala daukaten proiektu berritzaileei behetik gorako laguntza emateko helburuarekin. Aldaketa horiek, hurrengo Esparru Programak (Horizon Europe) aintzat hartuko duen Europako Berrikuntza Kontseilurantz (EIC) Europako Batzordeak eman dituen lehen urrats zehatzak dira.

 

Jardunaldiaren helburua EIC-eko pilotua eta bere programen berrikuntzak (Pathfinder eta Accelerator); Europako Batzordearen negozio azelerazio, networking eta coaching zerbitzuak; eta Enterprise Europe Network-en nazioartekotze zerbitzuak aurkeztea izango da. Gainera, programa hauen bidez beren proiektuak finantzatzea lortu duten euskal enpresen esperientzia praktikoa eta kalitate-proiektu bat aurkezteko ebaluatzaile baten aholkuak ezagutu ahal izango dira.

 

Nori zuzendua:

Enpresen edo enpresa elkarteen, klusterren, aholkularitza-enpresen eta abarren parte diren, eta I+G+B inguruko zuzendaritza-ardurak edo ardura teknikoak dituzten pertsonei eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei zuzendua.

Programa

09:00

Izen-ematea


09:30

Jardunaldiaren hasiera


Iosu Madariaga. Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Estrategia Zuzendaria

09:40

Europako Berrikuntza Kontseilua: aldaketak 2019an eta epe ertainean


Luis Guerra. ETEentzako Harremanetarako Gune Nazionala, CDTI.

10:50

Enterprise Europe Network: ETEeen nazioartekotzea, hazkuntza eta berrikuntza jarduerak sustatzen


Arturo Antón, Basque Enterprise Europe Network-ko koordinatzailea, SPRI.
Garbiñe Larrauri. Proiektu arduraduna. Innobasque

11:15

Kafea


11:45

Bruselako elkarrizketaren prestakuntza: aholkuak eta jardunbide egokiak


Unai Zorriqueta, Hasten Ventures

12:10

Arrakasta adibideak: berrikuntza proiektuetan jarduten ari diren enpresak


Sherpa Europa S. L., Iker Velez de Mendizabal, COO
Smiley Owl Tech S.L., Ricardo Vea, CEO

12:40

IPA4SME ekimena: jabetza intelektuala babesteko eta balorizatzeko adituen laguntza eta diru laguntzak


Francisco Bujan, CARSA

13:00

Jardunaldiaren amaiera


13:00 – 15:00

Bilerak CDTI-rekin



 

Elkarrizketak CDTI-rekin:

Jardunaldiaren zehar, Harremanetarako Gune Nazionalarekin (NCP) biltzeko aukera egongo da. Zure proiektu ideia edo proposamena CDTIren NCP-k berrikusi nahi izatekotan, zure proiektuaren berrikuspenerako eskaera-inprimakia bete eta 2019/06/21 baino lehen bidali beharko duzu. Berrikuspen kopurua mugatua izango denez gero, inprimakia ahalik eta azkarren bidaltzea komeni da.

 

Izena emateko eta, interesik izatekotan, zure hitzordua erreserbatzeko