Jardunaldi eta gertaerak
18 abendua

H2020-ko 5. Erronka Sozialaren inguruko INFODAY-a: klima, ingurumena, baliabideen eta lehengaien eraginkortasuna

Auditorio SPRI. Edificio Plaza Bizkaia

Alameda Urquijo, 36, Bilbao
9:00 - 15:00

Auditorio SPRI. Edificio Plaza Bizkaia

Alameda Urquijo, 36, Bilbao

2019-12-18
9:00 - 15:00

Jardunaldiaren helburuak:

SPRIk, Innobasquek eta Beazek, Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko kideak, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI), EIT Raw Materials-ek, Ihobek eta Aclima – Basque Environment Cluster-ak H2020 Programako 5. Erronka Sozialaren (Klima, Ingurumena, Baliabideen eta Lehengaien Eraginkortasunaren aldeko Ekimena) inguruko jardunaldi hau elkarrekin antolatu dute.

Jardunaldiaren helburua Europako Batzordeak 2018-2020 aldiko azken urterako argitaratu duen 5. Erronka Sozialaren H2020 Lan Programa berriak aurkeztea eta aztertzea izango da. Horretarako, Erronka Sozial honentzako Harremanetarako Gune Nazionalak (NCP) 2020ko deialdiko finantzaketa aukeren berri emango du eta proposamenak prestatzeko aholkuak emango ditu. Era berean, hurrengo Horizon Europe Programari buruz informatuko da.

Jardunaldia berrikuntza eta ekonomia zirkularreko proiektuentzako Ihobe Sozietate Publikoaren laguntzen aurkezpenarekin, eta Europako ekimena den EIT Raw Materials-ek euskal enpresei eskaintzen dituen aukeren aurkezpenarekin osatuko da.

 

Nori zuzenduta:

Enpresen edo enpresa elkarteen, klusterren, aholkularitza-enpresen eta abarren parte diren, eta I+G+B inguruko zuzendaritza-ardurak edo ardura teknikoak dituzten pertsonei eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei zuzenduta.

 

Elkarrizketak CDTI-rekin:

Jardunaldiaren zehar, Harremanetarako Gune Nazionalarekin (NCP) biltzeko aukera egongo da. Jardunaldi honetan zehar zure proiektu ideia edo proposamena CDTIren NCP-k berrikusi nahi izatekotan, zure proiektuarekin lotutako eskaera-inprimakia bete eta 2019/12/13 baino lehen bidali beharko duzu. Berrikuspen kopurua mugatua izango denez gero, inprimakia ahalik eta azkarren bidaltzea komeni da.

 

Sakatu hemen izena emateko, eta interesik izatekotan, zure hitzordua erreserbatzeko

 

Programa

9:00

Izen-ematea


9:30

Jardunaldiaren hasiera. Eko-berrikuntza eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako laguntzak


Jesús Losada, Zuzendari Nagusia. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

10:00

H2020 - 5. Erronka Sozialeko finantzaketa aukerak: klima, ingurumena, baliabideen eta lehengaien eraginkortasuna. 2020ko deialdia. Nola prestatu proposamen bat? Hurrengo Horizon Europe esparru-programa


Juan Carlos García Carrasco, 5. Erronka Sozialerako Harremanetarako Gune Nazionala. CDTI.

11:30

Kafea - networking


12:00

EIT Raw Materials ekimen europarra. Euskal enpresentzako aukerak.


Ignacio Calleja, Senior Advisor Circular Economy and Recycling EIT RawMaterials-en

12:30

EEN - HORIZON 2020an parte-hartzea sustatzeko zerbitzuak


Arturo Antón, Basque Enterprise Europe Network-ko koordinatzailea, SPRI

12:45

Itxiera


Aitor Cobanera, SPRI Taldeko Teknologia eta Berrikuntzako Zuzendaria

13:00

Jardunaldiaren amaiera


13:00-15:00

Bilerak CDTI-rekin