Jardunaldi eta gertaerak
09 urria

FUKUSHIMAko (Japonia) aukerei buruzko mintegia

Salón Imperial

Hotel Carlton, Plaza de Don Federico Moyúa, Bilbao
11:00 - 12:30

Salón Imperial

Hotel Carlton, Plaza de Don Federico Moyúa, Bilbao

2019-10-09
11:00 - 12:30

Iazko urrian, Arantxa Tapia sailburuak gidatutako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Saileko ordezkaritza instituzional bat Japoniara joan zen. Bidaia hartan hainbat bilera egin zituzten bertako agintariekin eta interes industrialeko zentroak bisitatu zituzten. Harrezkero, 2019an etengabeko harremanak izan dira Enpresen Nazioartekotzeko 2017/2020 Planaren barruan lehentasunezkoa den herrialde harekin, bi herrialdeentzat interesgarriak diren sektoreetako ordezkariak hainbatetan etorri direlarik bisitan Euskadira.

Fukushimako prefekturako agintariak eta hango Energia Agentziako ordezkariak Euskadin izan ziren otsailean eta maiatzean, gure enpresen arteko lankidetzarako aukerak aztertzeko eta energia sektoreko eragileen arteko kolaborazioak sakontzeko, lotura formalak sortuz.

Aldi honetan, Fukushimako prefekturako gobernadoreak gidatutako beste ordezkaritza bat etorriko zaigu bisitan, ezagutzera emateko nolako aukerak eskaintzen dituen eskualde hark, zeina bere burua berrasmatzeko beharrean dagoen eta une garrantzitsu batean aurkitzen den energia eta industria sektoreetako estrategiak berritzeko prozesuan.

Horregatik, Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eta Fukushimako prefekturak mintegi bat antolatu dute. Atxikita doakizue egitaraua.

Mintegia amaitzean, mokadu bat eskainiko da Japoniako ordezkaritzako kideekin harremanak bideratzeko.

Programa

11:00

ONGIETORRIA


Arantza Tapia sailburua, Eusko Jaurlaritza
Shimizu jn., Japoniak Espainian duen enbaxadako ordezkaria

11:10

KEYNOTE SPEECH Aukerak Fukushiman


Masao Uchibori, Fukushimako prefekturako gobernadorea

11:40

Euskadik energia berriztagarrien sektorean dauzkan gaitasunak


Marcos Suarez. Clúster vasco de energía

11:50

Energia berriztagarrien egungo egoera Fukushiman


Yasuhiro Hattori, Fukushimako Energia Agentziako zuzendari nagusia

12:00

ITXIERA


Iñigo Ansola, Energy Agency of the Basque Government General Director

Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece.
Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142. Los campos con * son obligatorios.

Las reservas están cerradas para este evento.