Jardunaldi eta gertaerak
03 azaroa

“Etorkizuneko enpresaren erronkak”. Kudeaketa Aurreratuaren Europako astearen inaugurazio ekitaldia Euskadin

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Asteak bere 23. edizioa egingo du Euskadin, azaroaren 6tik 17ra. Inaugurazio ekitaldi batekin hasiko da eta egitarau zabala eskainiko du, bat datorrena aurtengo edizioko leloarekin: “Etorkizuneko mundua eta Kudeaketa Aurreratua”.

 

Inaugurazio jardunaldi horretan aurkeztuko dira Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen edizio berria, Eusko Jaurlaritzaren INNOBIDEAK Estrategia eta 2013an martxan jarri zenetik estrategia horren barnean funtzionatzen duten programak: Kudeabide, Lehiabide, Pertsonak eta Prestakuntza. Era berean, Kudeaketa Aurreratuak etorkizuneko enpresetan duen garrantziari buruzko gogoetak eta iritziak partekatuko dira.

 

Euskal enpresek hizpide hartuko dituzte Kudeaketa Aurreratuaren etorkizuneko erronkak

Bestalde, beren proiektuak Innobideak Estrategiaren barnean garatu dituzten euskal enpresek beren esperientzia kontatuko dute eta honelako galderei erantzungo diete:

 

    •  Zein erronka gainditu behar dira, eta nola, antolakunde hierarkikoetatik langileen benetako parte-hartzea sustatzen duten antolakundeetara igarotzeko?
    • Zein praktika aplikatu behar lituzkete euskal enpresa industrialek bezeroen eta hornitzaileen kudeaketa hobetzeko?
    • Zer egin beharko litzateke startup berriak sor daitezen lehendik existitzen diren enpresa industrialen barnean?
    • Nola aurre egiten diete hezkuntza- eta prestakuntza-erakundeek enpresen etorkizuneko berrikuntza arloko erronkei, kontuan izanik horietako batzuk dagoeneko hemen direla, besteak beste, berrikuntza, nazioartekotzea eta barnekintzailetza?

 
 

Eman izena hemen