Jardunaldi eta gertaerak
11 ekaina

EAEko estrategia energetikoa – Eraginkortasun energetikoa babesteko programak

Arabako Teknologi Parkea

Parque Tecnológico de Álava, Hermanos Lumiere, 11, Vitoria-Gasteiz
10:30 - 12:00

Arabako Teknologi Parkea

Parque Tecnológico de Álava, Hermanos Lumiere, 11, Vitoria-Gasteiz

2018-06-11
10:30 - 12:00

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak EEErekin elkarlanean antolatu duen eta ekainaren 11n, 12an eta 14an, 10:30etik 12:00etara EEEren laguntzak aurkezteko egingo duen jardunaldira gonbidatu nahi zaituzte: “Energia-estrategia EAEn – Energia-eragingarritasuneko babes-programak”.

  • Ekainak 11n, Arabako Teknologi Parkean
  • Ekainak 12an, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean
  • Ekainak 14an, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean

Eraginkortasun energetikoarekin loturiko gai hauek jorratuko dira:

  • EAEko egungo egoera energetikoa eta estrategia energetikoa.
  • Industria sektorean energia-eragingarritasuneko inbertsioei eta energia berriztagarriak erabiltzearen inguruko laguntza-programa.
  • Hirugarren sektorean (bizitokiak eta zerbitzuak) energia-eragingarritasuneko inbertsioei eta energia berriztagarriak erabiltzearen inguruko laguntza-programa.
  • Tokiko administrazio publikoan energia-eragingarritasuneko inbertsioei eta energia berriztagarriak erabiltzearen inguruko laguntza-programa.
  • Garraio eta mugigarritasun eragingarriko inbertsioetarako laguntza-programa.
  • Energia-zerbitzuetako enpresekin adostutako kontratu bidez energia-eragingarritasuna eta energia berriztagarria bultzatzeko laguntza-programa.
  • Biomasaren energia-aprobetxamenduko instalazioetan inbertsioak egiteko laguntza-programa.
  • Aprobetxamendu geotermikoko instalazioetan inbertsioak egiteko laguntza-programa.
  • Produkzio elektrikorako energia berriztagarrien instalazioak bultzatzeko inbertsioen laguntza-programa.
  • Itsas teknologia energetiko berriztagarri sortuberriak frogatzeko eta baliozkotzeko programa.

Azkenik mahai-ingurua egingo da sor daitezkeen galderei erantzuteko, eta networking-kafe batekin amaiera emango zaio jardunaldiari.

Toki mugatuak.

Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece.
Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142. Los campos con * son obligatorios.

Las reservas están cerradas para este evento.