Jardunaldi eta gertaerak
24 urria

CDTIko lantegi praktikoa: tresnak eta programak

Parque Tecnológico de Álava

Hermanos Lumiere Kalea, 11, 01510 Vitoria-Gasteiz, Araba
10:30 - 12:15

Parque Tecnológico de Álava

Hermanos Lumiere Kalea, 11, 01510 Vitoria-Gasteiz, Araba

2018-10-24
10:30 - 12:15

 

Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) eskaintzen dituen I+G+B laguntzako tresnen aurkezpen-jardunaldietara gonbidatzen zaituzte Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak. Jardunaldiak data hauetan egingo dira:

 

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea

Urriaren 23an, 10:30etik 12:15era, 101 eraikina

Gaiak: ekonomia zirkularraren sektorea eta segurtasunaren sektorea

 

Arabako Teknologia Parkea

Urriaren 24an, 10:30etik 12:15era, eraikin nagusia

Gaiak: energiaren sektorea eta IKTen sektorea

 

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea

Urriaren 25ean, 10:30etik 12:15era, eraikin nagusia

Gaiak: bioteknologiaren sektorea eta osasunaren sektorea

 

Jardunaldiak praktikoak izango dira nagusiki, eta CDTIk 2018rako erabilgarri dituen eta aurreikusten dituen tresna, deialdi eta berritasunak aurkeztuko dira. ETEentzako eta oinarri teknologikoko enpresentzako tresnei arreta berezia eskainiko zaie, baita hautatutako sektoreetako enpresek dituzten behar espezifikoei ere.

 

Elkarrizketa pertsonalak

 

Behin jardunaldia amaituta, CDTIko ordezkariarekin proiektuen ideiak kontrastatzeko aukera edukiko dute hala nahi duten enpresek. Ikusi fitxa.

  • Izen-ematearen hurrenkera zorrotza jarraituko da elkarrizketak esleitzeko.
  • Jardunaldiaren aurreko egunean bukatuko da elkarrizketa pertsonala eskatzeko epea.
  • Elkarrizketa bakoitzak 15 minutu iraungo ditu.

 

Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece.
Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142. Los campos con * son obligatorios.

Las reservas están cerradas para este evento.