Jardunaldi eta gertaerak
02 martxoa

BIND 4.0 – Enpresa eragile berrientzako deialdi irekia – Informazio-jardunaldia

Auditorioa

Grupo SPRI, Alameda Urquijo, Bilbao
12:00 - 13:30

Auditorioa

Grupo SPRI, Alameda Urquijo, Bilbao

2018-03-02
12:00 - 13:30

Jardunaldi honen helburua euskal enpresei BIND 4.0 programa aurkeztea eta enpresa eragile gisa talde batean sartzeko aukera eskaintzea da. Talde horretakoak dira, dagoeneko, honako hauek: ABB, Aernnova, Alcor Taldea, Alegria Activity, Arcelor Mittal, Batz, Bridgestone, CAF, Cie Automotive, Cikautxo, Danobat Group, Elay, Euskaltel, Fagor Ederlan, Gestamp Group, Elecnor Taldea, Iberdrola, Itp, Maier, Mercedes Benz Gasteiz, Michelin, Nem Soutions, Repsol – Petronor, RPK, Sener, Sidenor eta Ulma.

 

Topaketa honako baldintza hauek betetzen dituzten enpresei zuzenduta dago:
**Manufaktura aurreratuaren, energiaren eta osasunaren eremuei lotuta egotea.

**Euskadin gutxienez jarduera-zentro bat izatea.

**250 pertsonatik gorako plantilla izatea.

**Startupekin lan egiteko benetako konpromisoa izatea.

**Programan kontuan hartutako jardueretan (aurkezpen-ekitaldiak, hautaketa- eta matching-prozesua, startupen mentorizazioa, koordinazio- eta ebaluazio-batzordearen informazio-bilerak eta abar) barneko langileek parte hartzeko eta jarduteko ahalmena izatea.

 

Bind 4.0 nazioarteko azelerazio-programa publiko-pribatu bat da, eta startup onenen garapena bultzatzea du helburu. Horretarako, 4.0 industriaren teknologia berrietan (Big data, errealitate birtuala/areagotua, lankidetza-robotika, zibersegurtasuna, Internet of things, 3Dko inprimaketa eta abar) oinarritutako eta manufaktura aurreratuaren, energiaren eta osasunaren eremuetan aplikatutako soluzioak erabiltzen ditu.

Programa berrikuntza-plataforma indartsu eta ireki gisa finkatu da, eta aukera paregabea da enpresa eragileentzat. Izan ere, munduko talenturik onenaren identifikazioa eta harekiko harremana arintzen du, puntako teknologiak erabiltzeko aukera ematen du eta Industry 4.0ko proiektu eta soluzioen garapen arina errazten du.

Horregatik, datorren martxoaren 2ko, ostirala, 12:00etan, Bilboko Plaza Bizkaia eraikinean (Urkixo zumarkalea, 36) egingo den informazio-bilerara gonbidatu nahi zaituztegu, Programaren xehetasunak eta deialdi berria ezagutu ahal izan ditzazuen.

Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece.
Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142. Los campos con * son obligatorios.

Las reservas están cerradas para este evento.