Jardunaldi eta gertaerak
06 martxoa

BIND 4.0 – Beste trakzio-enpresa batzuk erakartzeko deialdi irekia – Informazio-jardunaldia

Auditorio SPRI. Edificio Plaza Bizkaia

Alameda Urquijo, 36 Bilbao
12:00 - 13:00

Auditorio SPRI. Edificio Plaza Bizkaia

Alameda Urquijo, 36 Bilbao

2019-03-06
12:00 - 13:00

Jardunaldi honen helburua da euskal enpresei BIND 4.0 programaren laugarren ekitaldia erakustea eta jada honako enpresa hauek biltzen dituen taldeko trakzio-enpresa gisa sartzeko aukera eskaintzea: ABB, Aernnova, Arcelor Mittal, Batz, Biele, Bridgestone, BTI, CAF, CIE Automotive, Cikautxo Group, Danobat Group, Euskaltel, Faes Farma, Fagor Ederlan, Gestamp Group, Grupo Alcor, Grupo Egile, Grupo Elecnor, Iberdrola, IMQ, ITP Aero, Keralty, Maier, Mercedes Benz Vitoria, Michelin, Mondragon BDC, Nem Soutions, Onkologikoa, Orona, Quiron Salud, Reiner, Repsol-Petronor, Roxall, RPK, Sener, Sidenor, Siemens Gamesa, Tubacex, Ulma eta Viuda de Sainz.

 

Topaketa enpresa hauei zuzentzen zaie:

  • Manufaktura aurreratuaren, energiaren, osasunaren eta elikaduraren arloekin lotzen diren enpresei.
  • Euskadin gutxienez jarduera-zentro bat dutenei.
  • Guztira 250 langile baino gehiagoko lantaldea dutenei.
  • Startup-ekin lan egiteko interesa eta konpromisoa dutenei.
  • Programan aintzat hartzen diren jardueretan aritzeko eta bertaratzeko aukera izango duten barne-langileak dituztenei (aurkezpen-ekitaldietan, hautespen- eta matching-prozesuetan, startup-en aholkularitzan, Demo Day egunean, koordinazio- eta ebaluazio-batzordearen informazio-bileretan, eta abar).

 

Bind 4.0 nazioarteko azelerazio publikoko/pribatuko programa bat da, manufaktura aurreratuaren, energiaren, osasunaren eta elikaduraren arloetara aplikatutako 4.0 industria-soluzioak (Big Data, errealitate birtuala/handitua, robotika kolaboratiboa, zibersegurtasuna, Internet Of Things, 3D inprimaketa…) dituzten startup onenen garapena bultzatzera zuzentzen dena.

Programa hau berrikuntza irekiko plataforma sendo gisa konfiguratu da eta aukera paregabea da trakzio-enpresentzat; izatez, munduko talenturik onena identifikatzea eta harekin harremanetan jartzea errazten du, punta-puntako teknologiak eskuratzea ahalbidetzen du eta Industry 4.0ko proiektuak eta soluzioak arin garatzea errazten du.

Programaren eta deialdi honen xehetasunak ezagutzera gonbidatzen zaituztet, martxoaren 6an, asteazkenean, 12:00etan Bilboko Plaza Bizkaia eraikinean (Urkixo Zumarkalea, 36) egingo den informazio-saioan.

Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece.
Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142. Los campos con * son obligatorios.

Las reservas están cerradas para este evento.