Jardunaldi eta gertaerak
05 ekaina

Berreraikuntza eta Garapenerako Europako Bankuari (EBRD) buruzko jardunaldia

Auditorio SPRI. Edificio Plaza Bizkaia

Alameda Urquijo, Bilbao
8:30 - 14:00

Auditorio SPRI. Edificio Plaza Bizkaia

Alameda Urquijo, Bilbao

2019-06-05
8:30 - 14:00

Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziak jardunaldi bat antolatu du Berreraikuntza eta Garapenerako Europako Bankuko – EBRD (Londres) ordezkariekin. Jardunaldi hau Basque Trade & Investment-en Basque Country Lizitazioak Plataformako aukera multilateralen zabalkunde-jardueren barruan kokatzen da.

 

EBRD banku multilateral bat da, Europan, errepublika sobietar ohietan eta Mediterraneoko herrialdeetan (Afrika iparraldekoak nahiz Ekialde hurbilekoak) operatzen duena. Bere finantzaketa-jarduera nagusia da maileguak ematea bezero pribatuei produkzio arloko inbertsioak egiteko, eta bezero publikoei garapen ekonomikoko proiektuak gauzatzeko, batik bat garraio-azpiegitura, energia edo ingurumen arloetan.   Zentzu horretan, EBRDko ordezkariek hizpide hartuko dituzte bankuaren jarduera eta erosketa-politikak, eta gorago aipatutako sektoreek eskaintzen dituzten aukera zehatz batzuk. Era berean, enpresek posible izango dute aldebiko bilerak egitea EBRDko ordezkariekin eta Basque Trade & Investment agentziako teknikariekin.

 

Programa

8:30

Izen-ematea


9:00

Ongi-etorria


Ainhoa Ondarzabal. Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendaria

9:10

Basque Country Lizitazioak plataforma


Alberto Gavín. Basque Trade and Investment

9:25

Berreraikuntza eta Garapenerako Europako Bankuaren (EBRD) aurkezpena


Antonio Ocaña, Espainia eta Portugalerako Negozio Garapeneko arduraduna (EBRD)

9:50

Procurement policy


Dirk Plutz, Associate Director Procurement Policy Advisory

10:30

Berreraikuntza eta Garapenerako Europako Bankuaren (EBRD) proiektuak


11:30-14:00

B2B bilerak, zeintzuetan parte hartuko duten Antonio Ocañak, Dirk Plutz-ek, EBRDko garraio arduradunak eta Basque Country Lizitazioak plataformako ordezkariak



Bilera pribatu bat egin nahi duzu
EBRDko garraio arduradunak eta
Basque Country Lizitazioak plataformako ordezkariak?

Eskatu ezazu plaza erreserbatzeko inprimakian

Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece.
Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142. Los campos con * son obligatorios.

Las reservas están cerradas para este evento.