Jardunaldi eta gertaerak
03 maiatza

“Basque Country Lizitazioak Plataforma”: 1.500 milioi dolarreko 10 proiektu multilateral aurkeztuko dira

Auditorio. Edificio Plaza Bizkaia

Grupo SPRI, Alameda Urquijo, Bilbao
9:00 - 18:00

Auditorio. Edificio Plaza Bizkaia

Grupo SPRI, Alameda Urquijo, Bilbao

2018-05-03
9:00 - 18:00

Basque trade & Investment

 

 

Norentzat: sektore hauetako NAZIOARTEKO LIZITAZIOETAN parte hartu nahi duten euskal enpresentzat: Ura, Saneamendua eta Ingurumena, Garraioari aplikatutako IKTak, Energia eta Obra Zibila

 

 

Basque Country Lizitazioak Plataformaren lehen edizioan euskal enpresa batek hiru lizitazioren esleipena lortu zuen. Eusko Jaurlaritzak iaz jarri zuen martxan ekimen hori, zeinaren helburua baita euskal enpresei laguntzea nazioarteko funtsek bultzatzen eta finantzatzen dituzten nazioarteko lizitazio handien proiektuetan parte hartzen. Orain bigarren edizioa aurkezten da, hainbat hobekuntza eta nobedaderekin.

 

Euskadiko Nazioarteko Agentziak bultzatu duen Lizitazio Plataformak euskal enpresentzat identifikatzen ditu Munduko Bankuak eta Garapenerako Amerika arteko Bankuak finantzatutako proiektuak, besteak beste, Argentina, Kolonbia eta Mexikoko azpiegitura, hiri-garapen eta ur eta saneamendu sektoreetakoak.  Aurten, 1.500 milioi dolarreko 10 proiektu multilateral aurkeztuko dira.

 

Jardunaldi honetan lehen edizioaren balantzea egingo da, eta, horrez gain, proiektu berriak identifikatuko dira eta gomendioak emango zaizkie nazioarteko proiektu handi horietan parte hartu nahi duten enpresei.

 

Aurkezpen saioez gain, gune bat jarriko da Plataformarekin bilerak eta zuzeneko trukeak egiteko eta proiektuetarako bazkide bila dabiltzan enpresen arteko batzarrak egiteko.

 

Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece.
Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142. Los campos con * son obligatorios.

Las reservas están cerradas para este evento.