Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 maiatza, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Bind40 Start up

Up! Euskadik eta BIND 4.0k elikagaien industriaren etorkizunaren alde egiten dute, eta Food 4 Future-n 12 teknologia iraultzaile aurkeztuko dituzte

“Up!Euskadi”, Ekintzailetzaren Euskal Ekosistema ikusarazteko eta kokatzeko plataforma eta berrikuntza irekiko BIND 4.0 ekimena Bilbon egongo dira gaurtik maiatzaren 19ra arte Food 4 Future topaketan.
Food 4 Future BIND 4.0 and Up!Euskadi

Up!Euskadi, Ekintzailetzaren Euskal Ekosistema ikusarazteko eta kokatzeko plataforma eta berrikuntza irekiko BIND 4.0 ekimena Bilbon egongo dira gaur hasi eta maiatzaren 19ra arte bertan egingo den elikagaien industriako teknologia- eta berrikuntza-topaketa handienean, Food 4 Future delakoan. Topaketa aparta da, nazioarteko erreferentea sektorean, eta munduko osoko 200 startup baino gehiago biltzen ditu, FoodTechek robotikan eta automatizazioan, elikagaien segurtasunean edo prozesatzeko eta ontziratzeko tekniketan, besteak beste, dituen irtenbide abangoardistenak erakusteko.

Euskadiko ekintzailetza-ekosistemaren ordezkaritzak nahitaez egon behar zuen zita honetan, berrikuntzaren, enpresak sortzearen eta BIND 4.0 ekimenaren bidez, startupekin lankidetzan, elikagaien enpresa handiak berritzeko bide gisa. Horren erakusgarri dira aurten Food 4 Future topaketara beren proiektu eta irtenbide berriak erakustera datozen 12 startupak. Horietan, teknologia disruptiboak aplikatzen dituzte FoodTech eta AgroTech sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzeko. 

Aurten, Food 4 Future topaketan hainbat partner ere badaude ekitaldiari babesa emateko, besteak beste, Coca Cola, Unilever, Campofrío eta Angulas Aguinaga enpresak, hainbat zentro teknologiko eta berrikuntza-eragilerekin batera, hala nola: EIT Food edo Eatable Adventures. Gainera, ekitaldiak Eusko Jaurlaritzaren, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, ICEXen eta MAPAren babesa du; industrian liderrak diren elkarte eta kolaboratzaileekin batera, hala nola: HAZI, NEIKER, ELIKA, BASQUE TRADE, EIT Food, ILSI Europe, Food for Life, SPRI Taldea, Santelmo Business School edo IASP (zientzia-parkeen eta berrikuntza-arloen nazioarteko elkartea). 

 

BIND 4.0 eta UP!Euskadi, berrikuntzaren etorkizunean 

BIND 4.0 eta BIC Business Innovation Center-en komunitatea osatzen duten 12 startup bilduko dira BIND 4.0 eta UP!Euskadi ekimenen B225 standean, sektoreari azken teknologia disruptiboak erakusteko helburuarekin, adimen artifiziala, ikusmen artifiziala, bio soluzioak eta teknologiak, Big Data, IoT edo errealitate areagotua, besteak beste, aplikatzen dituzten proiektu berritzaileekin. 

 

12 startup disruptibo Food 4 Future-n:

AOTECH Adimen artifiziala
INOVAKO Ikusmen artifiziala
ALGALOOP Biobased Solutions
CULTZYME Internet of Things
DATA VALUE MANAGEMENT Big Data
DRONE BY DRONE Dronak
INSEKT LABEL BIOTECH Biotech
WINERIM Digitalizazio-plataforma
VERIS BEHAVIOR Errealitate Areagotua
EGA SOLUTIONS Internet of Things
4T2 SENSORS Internet of Things
METIS LABS Adimen Artifiziala

Foodtech eta AgriFoodTech, apustu sendoa industriaren garapenean

Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariak bi saiotan parte hartuko du Food 4 Future topaketaren barruan: AgriFoodTech inbertsio-funtsei eta azeleratzaileei buruzko hitzaldi batean eta BIND 4.0 ekimenean garatutako proiektuak aurkezteko beste saio batean.

Maiatzaren 19a:

  • 10:45 – 11:45 – “The value proposition of Investment Funds and AgriFoodTech – Accelerators” –  Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariak parte hartuko du AgriFoodTech inbertsio-funtsei eta azeleratzaileei buruzko aurkezpenean. +info
  • 11:45 – 12:15 – “BIND 4.0 – Open innovation in action” – Saio honetan, BIND 4.0n garatutako elikagaien teknologiaren kasu arrakastatsuak azalduko ditu. Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariak moderatuko du saioa. +info

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak