Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 24 iraila, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

The OX RIDERS: Mondragon Unibertsitateko ‘LEINN garajean’ sortutako motor elektriko eta adimendunak

Motozikletak 2021eko urtarrilean egongo dira erabilgarri.
OX RIDERS

Adrián González (CEO-a), Valeria Valverde (COO-a) eta Martín Fernández (CMO-a), THE OX RIDERS-en talde sustatzailea, Estatu Batuetako ekosistema ekintzailea ikasten zegoen, bere lehen ideiak osatu zirenean, hain zuzen ere, Txinan, munduko motor elektrikoen merkatu nagusian, denboraldi bat igaro ondoren. Orduan, 2018an, Mondragon Unibertsitateko nazioarteko LEINN gradua ikasten ari ziren; han sortu zituzten beren diseinuak, prototipoak, eta benetako eredu bat 3D inprimaketan, motor komertzial bat eraldatu eta elektrifikatuz.

Proiektua eboluzionatzen joan zen ‘EEVAM’, ibilgailu elektrikoetarako ingeniaritza-soluzioetan aditutako taldearekin lotura ezarri zuten arte, xehetasun guztiei bukaera emateko eta motozikleten entregak 2021eko urtarrilean hasiera emateko asmoarekin.

 

the ox riders team equipo

Zer ematen dio OX Riders-ek motor elektrikoen mundu emergenteari?

OX Motorcycles-ek motozikleta elektrikoen egungo eskaintza mugatuaren alternatiba bat eskaintzen du; horietatik %99 scooterrak direnak. OX Motorcyclesek produktu desberdin baten aldeko apustua egin du, karga teknologiko handiarekin eta dena hau, mugikortasun elektrikoan aurrez ikusi ez den estiloan. OXren ikuspegitik, motozikleta ‘eko’ batek ez du zertan estilo apurtzaile eta arauei aurre egiten dion estilo bati uko egin behar.

 

Hala da, zuen “retro” modeloek 20ko hamarkadako motozikleta handiak gogorarazten dituzte… Zerk eraman zintuen moto-estilo berezi eta hedonistaren aldeko apustua egitera?

“Retro” estiloa beti egon da hor, eta beti egongo da. Betiko estiloa da, eta, nahiz eta diseinu-joera berriak agertu, beti eutsi dio bere pisuari motorren merkatuan. Pero, faltaba modernizarlo; que fuese apto para los nuevos tiempos que corren. Por ello nació OX Motorcycles. Baina modernizatzea falta zen; garai berrietarako gai izatea. Horregatik jaio zen OX Motorcycles.

 

Zer ezaugarrik bereizten dute OX riders merkatuko gainerako motorretatik?

Bere estilo apurtzailea, bere goi mailako karga-elektrikoa. Zure gustura pertsonalizatu ahal izatea. Hirietan hain beharrezkoak diren bateria aldagarriak… Eta, garrantzitsuena, iraganeko sentimenduak gogora ekarriko dizun motorra izatea, baina etorkizuneko hirietarako prestatuta.

OX One, gehienez 49 km/orduko-ko abiadura har dezakeen 3 kW-eko (4 ZP) motor elektrikoarekin.

– OX One S, 8 kW-eko motor elektrikoarekin; horri esker, 110 km/orduko-ko abiadura maximoa lor dezake. Energia-iturri gisa, 72 V eta 30 Ah-ko bi bateria erauzgarri erabiltzen dituzte, gutxi gorabehera 100 km-ko autonomia eta 2 orduko kargatzeko-denbora dutenak. Mekanikari dagokionez, bi modeloek esekidura hidraulikoa eta balaztatze konbinatua erabiltzen dituzte.

 

Gaur egungo teknologia ugari eskaintzen duzue, adibidez, ¿ zer prestazio eskaintzen ditu Smart Box-ek, aurreko aldean dagoen pantailak …?

Smartbox sistemak adimendun bihurtzen ditu OX One sistemak, motozikletaren segurtasun pasiboa eta aktiboa areagotzeaz gain, erabiltzailearen esperientzia ere areagotzen du. Hori lortzeko, elkarrekin konektatutako teknologia batzuk ezarri dira, ibilgailuaren eta haren ingurunearen egoera ezagutzea eta komunikatzea laguntzen dutenak, eta baita ere informazio hau erabiltzaileari transmititzea.

Hurbiltasun-sentsorea:
Smartboxak hurbileko sentsoreak ditu, motozikletaren inguruaren 360º-ko mapa egiten dutenak denbora errealean. Sentsore hauek ukabilaren bibrazioaren bidez, beste ibilgailu bat modu arriskutsuan hurbiltzen den aldetik abisatzen dute. Sistema honen bidez, erabiltzaileak arrisku-egoera baten aurrean erreakzionatu ahal izango du, ikusi aurretik ere. Sistema erabat pertsonalizatu daiteke, eta erabiltzailearen gidatze-modutik ikasten du, ahalik eta esperientziarik onena sortzeko.

 Konektibitatea:
Smartbox sistema erabat eguneratu daiteke. Gainera, bezeroak bi modutan lor dezake: Pantailarekin eta pantailarik gabe. Teknologia horri esker, bezeroak GPS gisa erabil dezake, trafikoari buruzko informazioa jasotzea, eguraldia, denbora errealeko jakinarazpenak eta erabiltzaileak aukeratzen dituen datuekin lotutako hainbat aukera. Era berean, mugikorraren aplikazioak uneoro eman dezake OXren egoeraren, kokapenaren eta osasunaren berri, lapurreta eta erorketa kasuetan jakinarazpenak barne.

 Istripuen abisua:
OXak sentsore-karga handia dela eta, OX RIDERS zerbitzarietatik dagokion larrialdi-zerbitzuari jakinaraz dakioke, erabiltzaileren bat erorketa izatekotan. Helbide zehatza eta erabiltzailearen profila jakinaraziz. Istripuren bat izanez gero, funtsezko minutu batzuk irabaziz.

 

Zeintzuk dira zure bezero/merkatu-sektore nagusiak?… Nola eros dezakegu bat?

Mota guztietako bezeroak ditugu… Azken bezeroei dagokienez, 40 eta 55 urte bitarteko pertsonak aurkitu ditugu. OX sistemak, gazte zirenean, gidatzen zituzten motorrekiko nostalgia-sentimendua sortzen dienak, baina esan dugun bezala orainerako eta etorkizunerako prestatuta daudenak. Bezero gazteak ere antzeman ditugu; motor elektriko baten bila dabiltzanak, baina scooterretik urrundu nahi direnak. Azken hauentzat, marka eta komunitatea balio erantsi handia dira.


Covid-19ren pandemiak eragindako egoerak, enpresen aldaketa eta birdoitzea eragin du egoera ekonomiko berriaren aurrean. Zuen kasuan, nola eragin dizue?

Guri motorrak gelditzera eta belak tolestera behartu gintuen. Ezer ez gastatzen saiatu genuen, zetorreari hobeto aurre egiteko. Bezeroekin hitz egiten eta on line salmenta-kopurua handitzen saiatu ginen, jendea ordu asko Internetera konektatuta zegoelako, eta honela ekin genion. Salmentak 60 unitate baino gehiagotara iritsi ziren, eta honek indarra eman zigun orain gauden inbertsio-txandari aurre egiteko.

 

Ekintzaile peto-petoak zarete, eta Nazioarteko Leinn Graduko lehen belaunaldia, Lidergora, Ekintzailetzara eta Berrikuntzara bideratutako karrera… Zein neurritan lagundu dizue zuen enpresa-proiektua abian jartzen jakinduria eta ezagutza honek?

Proiektua Unibertsitatearen babespean sortu zen, uneoro lagundu zigunak. Dinamika nahiko arruntean jaio zen, arazoak bilatuz eta merkatuan irtenbideak ipiniz. Nazionalitateen aniztasunak ikuspuntu desberdinak planteatzen zituen, batez ere txinatarrak, motozikleta elekrikoekin 10 urte baino geahigo daramatenak. Osagai horiek guztiek eragin zuten proiektuak gaur egun duen forma hartzea. Oso eskertuta gaude!

 

the ox riders logo

The ox riders

Lotutako albisteak

2 apirila, 2024 Ekintzailetza
Perseus: “Perseusen I+G+b da gure zerbitzuak hobetzeko erabiltzen dugun indarra”
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak