Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 urria, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

SPRI Taldeak ekintzailetza definitzen du esanez “lehiakortasunaren palanka” garrantzitsuenetako bat dela

Enpresa Sustapen eta Ekintzailetzako zuzendari Aitor Cobanerak B-Venture jardunaldian parte hartu du, non ezagutzera eman baita Eusko Jaurlaritzaren UpEuskadi plataforma

 

 SPRI Taldeko Enpesa Sustapen eta Ekintzailetzako zuzendari Aitor Cobanerak ekintzailetza definitzeko esan du “lehiakortasun-palanka garrantzitsuenetako bat” dela Eusko Jaurlaritzarentzat. Cobanerak B-Venture jardunaldian parte hartu du, Bilbon urriaren 20 eta 21ean antolatutako ekintzailetzako ekitaldian, non euskal ekintzailetzaren ekosistema bultzatzen baita parte-hartze aktiboaren bitartez. Cobanerak azaldu bezala, Vocento Taldeak antolatutako eta SPRI Taldeak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak babestutako ekimen hori baliagarri izan da UpEuskadi plataforma ezagutarazteko, zeinak elkarrekin konektatzen baitu Euskadiko ekintzailetza publiko eta pribatuaren inguruko sare guztia.

 

SPRI Taldeko zuzendaritza-karguak esan du ekintzailetza dela “etorkizuneko giltzarrietako bat, batez ere egungo egoeran, non badiren mehatxuak  baina baita ere aukerak ekintzaileentzat”.  “Oso garrantzitsua” iritzi dio BIC-ek (ekintzaileak babesteko Euskadiko azpiegitura publikoak) “ekintzaileei laguntzeko” egiten duten lanari. Ekintzailetzaren eskualde mailako garapenaren motorra dira, enpresen sorkuntza errazten dute eta sentsibilizazio, laguntza, aholkularitza eta inkubagailu zerbitzuak eskaintzen dituzte”.

 

Jardunaldian, BIC StartUp Day delakoa ospatu da (Euskadiko ekintzailetza-ekosistema osoaren kontaktu-puntua), eta lau enpresak energia, 4.0 industria, elikadura eta bio-osasun sektoreetan izandako arrakasta-kasuak aurkeztu dituzte.

 

Hydrogen Onsite konpainiako Andres Galnaresek adierazi duenez, hidrogenoaren arazoa garraioa da, “%80tik gorako kostuak dituelako, baina, aldi berean, 2050ean 2,5 triloi dolar mugi ditzakeen negozio bat da”. Bere enpresak hiru produktu eskaini nahi ditu sei merkatu-segmentu estaltzeko.

 

Eurocycar dugu ibilgailuen zibersegurtasun-maila probatzeko konponbide integral bat aurkitu duen lehen startup-a, eta Alex Arriolak, enpresa horretako Garapen Korporatiboko zuzendariak, esan du 2022tik aurrera ibilgailu berri guztiek egin beharko dutela zibersegurtasuneko test bat, eta automozioaren sektoreak eskaintzen dituen produktuak aurkeztu ditu.

 

Solasaldian Arriolak adierazi du Euskadik “laguntza instituzional ona” eskaintzen diela startup-ei eta gure oraingo erronka dela “startup-nazio bihurtzea” eta “talentu gehiago erakartzea”. BIC Arabako David Monterok aipatu du gakoa dela “besteengandik bereiztea, espezializatzea, eta zugan fijatu daitezela”. Galnaresek azpimarratu egin du Euskadik hidrogenoaren alde egin duen apustu handia. Beaz-eko Olatz Goitiak esan du sarean lan egin behar dela “eta ibilbideak eskaini behar direla startup-ei laguntzeko”.

 

Okela sintetikoa ekoizten duen Biotech Foods enpresako Iñigo Charolak ziurtatu du ezen, planetako proteina eskabide masiboaren aurrean, sektore honetan badirela jadanik berrogeita hamarretik gora enpresa. “Gure helburua da proteina hau eskaintzea” abeltzaintza intentsiboko okelaren kontsumo tradizionalaren alternatiba bezala.

 

Medikuntzan adimen artifiziala darabilen Legit Health konpainiako CTO-k, Alfonso Medelak, esan du gai direla pazienteen patologiak eta tratamendua neurtzeko.  “Irudi bakarra erabiliz, gauza gara 139 patologia detektatzeko, hasi akne, psoriasi eta urtikariatik eta azaleko minbiziraino”. Adierazi du bere teknologiaren abantailetako bat dela pazienteen jarraipena azkartzea.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak