Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 otsaila, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Nappet: “Zure planak orain arte ez bezala”

Proiektua jardunaldiak antolatzetik, plataforma digitalak garatzetik eta ikusmen bidezko komunikazioaren ondorioz sortu zen.

Proiektua jardunaldiak antolatzetik, plataforma digitalak garatzetik eta ikusmen bidezko komunikazioaren ondorioz sortu zen. Profil ezberdinetako hiru lagunok “ebatzi genuen elkarrekin ‘ticketing’-ari zuzendutako afera interesgarria abiadan jar genezakeela: Iván, enpresen munduko eta musikako jardunaldiak sustatzen esperientzia duena; Cristian, burtsako aholkulari gisa ekin izan duena eta Xabi, informatika-ingeniaria. Ideia antolatzen hasi eta berehala Ander batu zitzaigun, diseinugile grafiko eta ikus-entzunezkoa.

Gure irrika eta ezagutzek startup honi forma eman zioten startup honi, zeina merkatuan sartzen ari den etengabe hobetzen eta eboluzionatzen duten teknologia eta zerbitzuak eskainiz: Hurrengo erronka, 3D mapa interaktiboak bere ticketing erremintetan!

 

nappetNappet “sarreren erosketa” errazteko sortu zen. Zertan datza zuen eta dagoeneko merkatuan dauden beste ekimenen arteko bereizketa?

Hasieran Bilbo inguruko gaueko aisiari loturiko musika-jardunaldiak antolatzen genituenean, gure lehenbiziko helburua erabiltzaileei sarrerak erosteko bide berri bat eskaintzea izan zen. Hala, erreserba prozesuetako bitartekariak ezabatzea bururatu zitzaigun, esaterako, harreman publikoko langileak edota diskotekek ematen dituzten telefono-zenbakiak, berandutu egiten direnak ilara handiak eraginez…

Gure sistemak doako listetara jotzea edota botoi bat sakatuaz erreserbatu bat alokatzea ahalbidetzen dute, zineman jesarlekua hautatzen den bezalaxe, eta tramiterako dei egitea edo ilara luzeetan itxarotea saihetsiz. Geroago sistema hau tankera ezberdineko jardunaldietara hedatu genuen, hala nola kirolari loturikoak edota jaialdi handiagoak, betiere botoiak sakatzearen bide sinplean.

 

nappetGainera, sustatzaileentzako zuen zerbitzuen artean, jardunaldi baten prozesu osoaz arduratzen zarete: Antolakuntza eta babesa, Ticketing-a, Komunikazio bisuala eta Business-a.

Bai, zeren proiektu berriak izan ahala, ohartu gara bezeroek, ticketing prozesuaz fidatzen direnean, zerbitzu osoa nahiago dutela eta komunikazio bisualerako egitekoak edo Big Data zerbitzura lotu, horrela gastuak kontrolatzen eta aurrezten baitituzte…

Eta gure taldearen profilek ahalbidetu egiten dute.

Nappet Ticketing:
Sinpletutako salmenta prozesu arin eta ulerterreza, jardunaldi jakin batzuetarako sarrerak zabaldu eta saltzen dituena.

Nappet Bisuala:
Jardunaldi horien filmaketa, komunikazio bisuala eta marketing digitala.

Nappet Events:
Antolakuntza edo laguntza jardunaldi handiagoetan.

 

nappetNappet-en webgunea eta zeuen azken belaunaldiko APP-ak salmenta prozesua sinpletu egiten dute. Zein funtzio eta abantaila eskaintzen ditu?

Erabiltzailearentzat erosten errazagoa izateaz eta prozesu sinpleagoa eskaintzeaz gain, antolatzailearentzat aurrerapen handia da, bere salmenten kontrola eta kudeaketei dagokienez. Gure ‘nappet business’ app-ak smartphonen bidez sarrerak egiaztatzea ahalbidetzen du, negozioa zein den axola gabe. Horrez gain, jende kopuruaren sarrera edo salmenten garapena kontrolatzen laguntzen duten grafikoak eta datu bilketak egiten dira.

Honekin batera, “cashless” sistema bat sortzen ari gara, edariak edota produktuak aurretik ordaintzen uzten duten tabernentzat. Erabat legalki eta unean-unean ordain liteke kode hauen bitartez.

 

Nappet-ek musika-jardunaldiak, kirolekoak, kulturazkoak… antolatzen ditu eta hauei laguntza ematen die. Beharbada 2018ko Bilboko Errugbi Finalak helburu on bat izan litezke.

Hala da, errugbi finalak erreferentea dira bertoko jardunaldien artean, bisitariak ugari erakarriko baititu. Kirolen arloan aukera sorta handiagoa izan nahi dugu, aisiaren beste plan batzuekin konbinatzeko. Dudarik gabe, Bilboko Udaletxearen laguntzak bide honetatik jotzeko lagundu egin digu.

 

nappetZuen hurrengo erronka zeuen ticketing erremintetan hiru dimentsioko mapa interaktiboak ezartzea da. Zer funtzionaltasun dute?

Gure egungo zerbitzuekin batera forma ematen ari gatzaizkion ideia da. Ticketing-a alderantziz enfokatzean datza: erabiltzaileak baimendutako indikatzaile batzuen arabera hiriaren erradiografia egitea, adibidez bere neurrirako plan bat diseinatzeko edo hiriko aktibitatea denbora errealean kontsultatzeko, eta honela bertatik mugitzeko…Asteburuko plana finkatzeko eguraldia jakin nahi dugunean bezala. Ticketing kontzeptua kontsultatutako aktibitate honen arabera erabiltzaileak sarrerak erosten dituenean sartzen da.

 

Informazio gehiagorako: www.nappet.es

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Bakarts.io Bakarts 26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak