Nekazaritza eta abeltzaintzako zerbitzuak ematen dituen Lorra erakundeak urtero laguntzen die Bizkaian lehen sektoreko negozio berriak abiatu nahi dituzten pertsonei. Helburu horrekin, ekintzailetzari laguntzeko zerbitzua garatzen du HAZI Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatzen duten Gaztenek programaren barruan. Aurten Lorrak beren negozioak martxan jarri nahi dituzten 34 ekintzaile berriri lagundu die abian den laguntza planarekin.
15 emakume eta 19 gizon, guztira 34 ekintzaile, saiatuko dira Bizkaian kokatzen, bakoitza bere jarduerarekin. Batetik, ekintzailetzaren helburuetako bat da belaunaldi erreleboa ahalbidetzea bizi berria behar duen sektore batean, bestetik, jarduera gorakorrak bultzatzea, adibidez, hazkuntza ekologikoa eta nitxo berriak (helizikultura, e.a.). Aipatzekoak dira orobat sektorean tradiziorik ez duten profil berriak, 40 urtetik gorakoak, azken urteetako krisiak bultzatuta lehen sektorera hurbildu direnak.
Aurten lantzen ari dira barazkigintza eta barazki eta frutagintza ekologikoa, negutegia, lurra eta praktika hidroponikoak, eta baita ere mahastizaintza, besteak beste, txakolina egiteko. Badago belaunaldi erreleboa orobat behi eta ardi, hegazti, zaldi, txerri eta ahuntz ustiategietan, helizikulturan… Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren Nekazaritza Garatzeko Zerbitzuak aztertzen ditu proiektu guztiak, eta BFAk 2018rako ezarritako Laguntza Planaren dekretuko baldintzen arabera, finantzaketa eskuratzeko ezinbestekoa da norgehiagoka fasea gainditzea eta instalatzeko baimen guztiak lortzea.
Lorra ekintzailetza-zerbitzuak bost urtez laguntzen die ekintzaileei, negozioa abiaraztean sor litezkeen arazoak konponduz. Lehenik eta behin, eskaera egiteko eta batzordeak baloratzeko, ondoren enpresa plana monitorizatu eta egiteko, eta azkenik, lehen instalakuntzarako laguntzak eskatzeko. Eskaera baloratu eta ebatzi ondoren, jarduera tutorizatzen da. Gero bigarren balorazioa egiten da, kasuan kasuko ziurtagiria lortu eta laguntzen amaierako zenbatekoa jaso baino lehen.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?