Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 uztaila, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Ventipet eta Robtrusion startupek jaso dituzte 2022ko Toribio Echevarria Sariak

Eibarko Cycling Dynamic Trainers eta Wellk Software Solutions enpresek Udalaren sari berezia jaso dute. Trak Health Solutions enpresak Internazionalizazio Saria eskuratu du
Toribio Echevarria Premios 2022

Ventipet eta Robtrusion startupek jaso dituzte sari nagusiak gaur goizean Eibarren banatu diren Toribio Echevarria Sarien, Ekintzailetza Berritzailearen Euskadi Sarien, 32. edizioan. Ventipen startupak “Ideiak/proiektu enpresarialak” kategorian jaso du saria eta Robtrusion startupak “Enpresa Berria” kategorian. Bi enpresa-ekimen hauek osasunaren eta material berrien sektoreetan garatzen dute euren jarduera.

Sari hauetan protagonista izan diren beste enpresak Trak Health Solutions, Cycling Dynamic Trainers eta Wellk Software Solutions dira, eta Internazionalizazio Saria eta Eibarko Udalaren bi sari bereziak jaso dituzte.  

 

Toribio Echevarria Sariak banatzeko ekitaldiak aurten berreskuratu ahal izan du ohiko formatua, osasun-krisiaren ondorioz bi urtez izandako murrizketen ondoren. Euskadiko ekintzailetzaren, enpresaren, zientziaren eta hezkuntzaren munduko ordezkari ugari izan dira ekitaldian, eta oroitzapen berezia izan da iaz hil zen Alex Bengoa Teknikereko zuzendari nagusi ohiarentzat.   

Ekimen eta enpresa saridunek nabarmendu dute aitorpenak euren jarduerari ematen dion bultzada, bereziki ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik azken bi urte hauetan zaila izaten ari den testuinguruan.

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatzen dituzte orain dela 32 urtetatik. Helburua dute ekintzaileen lana aitortzea eta ekintzailetza berritzailea eta enpresa-proiektu berriak sortzea bultzatzea.  Edizio honetan foodtechen, osasunaren, biozientzien, kirolaren, material berrien eta mugikortasunaren sektoreetan lanean ari diren enpresa-ekimenen 32 hautagaitza jaso dira.

Sari hauen historian 750 ideia eta proiektu enpresarial baino gehiago aztertu dira. Aurreko edizioetan saritutako ekimenek 41 milioi euro inguru inbertitu dituzte eta 810 lanpostu baino gehiago sortu dituzte, gehienak goi-mailako kualifikaziokoak.

Toribio Echevarria Sariak urtero deitzen dira bi kategoria nagusitan: “Ideia/Proiektu Enpresarialak” eta “Enpresa Berria”. Sari bakoitzaren diru-kopurua 10.500 eurokoa da eta, gainera, laguntza, prestakuntza, aholkularitza, mentoring eta formakuntza programetara sarbidea izateko aukera ematen dute. Internazionalizazio-prozesuan laguntza behar duten enpresa-ekimenentzako sari bat ere badago, eta Eibarko Udalak ematen dituen beste bi sari berezi, horien diru-kopurua ere 10.500 eurokoa da, eta BIC Gipuzkoa bidez formakuntza espezializatua izateko aukera ematen dute.

Ekitaldian Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia, Jon Iraola Eibarko alkatea eta Estibaliz Hernáez Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea izan dira. Euren esku-hartzeetan nabarmendu dute ideia eta proiektu berriak sustatzen jarraitzearen balioa, enpresa-egituraren eraldaketan aurrera egiten jarraitzeko.

Ekitaldian Enrique Lizaso eta Román Orús Miltiverse Computing enpresaren fundatzaileek esku hartu dute, eta nazioartean erreferente bihurtu den konputazio kuantikoko startup bat Gipuzkoan sortzean izan duten esperientzia pertsonala azaldu dute.

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatutako ekimen bat da, eta bertan parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomiaren Sustapena, Turismoa eta Landa Ingurunea Departamentuak. Era berean, laguntzaileak dira SPRI, Gipuzkoako Ganbera, Elkargi, APD, El Diario Vasco, Debegea, Confebask eta Adegi, Cebek eta SEA enpresa-elkarteak.

 

Toribio Echevarria Sarien 32. edizioko enpresa saridunak

 

IDEIA/PROIEKTU ENPRESARIALAK SARIA

  • Ventipet. Erradiofluoratutako gasetan oinarritutako soluzioa biriketako aireztapen-funtzioa karakterizatzeko.
  • ENPRESA BERRIA” SARIA
  • Robtrusion. Beira-zuntzezko konpositeen profil makurren fabrikazioa, pultrusio robotizatuko teknologiaren bidez.

 

INTERNAZIONALIZAZIOAN LAGUNTZEKO SARIA

  • Trak Health Solutions. Adimen Artifizialak lagundutako tele-errehabilitazioko soluzioa.

 

EIBARKO UDALAREN “EIBARKO ENPRESA” SARI BEREZIA

  • Wellk Software Solutions. Jarduera fisikoa sustatzera bideratutako sportech produktu/plataforma digital berrien diseinua, garapena eta kudeaketa.

 

EIBARKO UDALAREN “ESPEZIALIZAZIO ESTRATEGIKOA” SARI BEREZIA

  • Cycling Dinamic Trainer. Bizikletaren mugimendu errealak simulatzen dituen indoor txirrindularitzako arrabola.

Lotutako albisteak

Alfa Quantum 29 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Alfa Quantumek teknologia kuantikoa ikastetxeetara hurbiltzen du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak