Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 urria, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Insulclockek paziente diabetikoen bizi-kalitatea hobetzen du

Euskal enpresak kudeaketa-sistema integral bat sortu du, pazienteari gaixotasunaren jarraipena erraz, azkar eta modu seguruan egiteko aukera ematen diona
Insulclock

Paziente diabetikoen bizi-itxaropena eta bizi-kalitatea hobetzen espezializatutako konpainia da Insulclock. 2014an jaioa, gaixotasun hori duten pertsonei zerbitzua ematen die. Horretarako, teknologia berritzaile bat eskaintzen die, eguneroko bizitzan diabetesaren kudeaketa eta jarraipen egokirako behar duten informazio guztia ematen diena. 

Eta hori guztia klik bakar baten eskura. “Badakigu diabetesa konplexua eta kudeatzeko zaila dela; horregatik, gure sistemarekin dena errazagoa da pazienteentzat eguneroko bizitzan”.

Enpresak asmatutako sistemak hainbat elementu berritzaile ditu, hala nola, pazientearen glukosari, intsulinari, jarduera fisikoari eta elikadurari buruzko datuak erregistratzen dituen app bat, intsulina-lumari ainguratzen zaion gailu adimendua; pazientearen osasun-egoeraren eguneroko jarraipena denbora errealean monitorizatzeko plataforma bat, eta hainbat glukometro. “Pazienteak, beste funtsezko datu batzuen artean, injekzioekin lotutako funtsezko informazioa izan dezake: azken dosiaren ordua eta kantitatea, tenperatura edo injekzio-denbora”, dioete Insulclocketik.

Insulclockek garatutako aplikazioari dagokionez, diabetesa modu erraz eta intuitiboan kudeatzeko datu guztiak ditu. Horrela, glukosa-glukometroa edo glukosa-monitore jarraitua sinkronizatzeko aukera ematen du; txostenak sortzen ditu profesional sanitarioekin online eta denbora errealean partekatzeko; horrela, gaixotasunaren kontrola hobetzen da, eta horrekin batera, intsulina-kantitatea erregistratzeko eta bere kontserbazio-tenperatura kontrolatzeko aukera ematen du aplizazioak.

Onura horiekin batera, konpainiak sortutako online kudeaketa-sistema automatizatuak intsulinaren erabili eta botatzeko lumaren erabileraren erregistro automatikoa ahalbidetzen du, merkatuan dauden beste luma batzuekin bateragarria den Insulclock gailuarekin, hala nola FlexPen, FlexTouch, Solostar eta KwikPen. Prestazio horiei gehitu behar zaie pazientearen osasun-datuak osasun-zentroarekin partekatzeko aukera, telemedikuntzaren bidez. “Insulclockeko App-aren bidez, Telemedikuntzako zerbitzua klik bakar baten eskura dago eta lainoan”, azpimarratzen dute euskal konpainiako arduradunek.

Enpresak Beaz Bizkaia, CDTI eta EIT Health erakundeen laguntza du bere proiektua garatzeko. Gainera, orain dela gutxi, konpainiak lankidetza-aliantza bat sinatu du DEXCOM multinazional iparramerikarrarekin, nazioarteko enpresa horrek Espainian dituen pazienteen historial kliniko digitala automatikoki partekatzeko. “Mugarri garrantzitsu horrek bultzada ematen dio gure 360º teknologiari; izan ere, sinatutako lankidetza digitalari esker, erabili eta botatzeko boligrafoen bidez erregistratutako glukosari eta intsulinaren administrazioari buruzko datuak automatikoki partekatu ahal izango dira pazienteen historia kliniko digitalean”, baieztatu dute enpresatik.

+info: www.insulclock.com

Insulclock

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Bakarts.io Bakarts 26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak