Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 31 maiatza, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi EIKTak Fabrikazio Gehigarria BDIH UP Euskadi

Iker Marrón, zailtasunak gainditzearen eta pertseberantziaren adibide

Hogei urteko gazte honek bere enpresa-praktiketako lehen urtearen azken txanpari ekingo dio Somorrostroko industria-diseinu aurreratuko tailerrean.
Iker Marrón, ejemplo de superación emprendedor

Jarrera ekintzailea eta pertseberantzia handia erakusten du egiten duen guztian, balore baliotsu batzuk non osasun-zailtasunak gainditzeko aukera eman diotenak, bere eguneroko bizitzan eta ibilbide akademikoan izan dituen egoera berrietara egokitzeko.

Iker Marrón oztopak gainditzearen adibide nabarmena da. Gorputzeko goiko eta beheko gorputz-adarretan paralisia eragiten dion muskulu-atrofia izan arren, gazte muzkiztarra proiektu berritzaileak garatzen ari da gaur egun hiru euskal enpresentzat. Konpaini hauek bere gaitasun, trebetasun eta ahaleginean konfiantza osoa erakutsi dute.

 

SamyLabs, 3DLAN eta BioCruces

SamyLabs, metalezko 3D inprimagailuen diseinuan, merkaturatzean eta fabrikazioan espezializatua; 3DLAN, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako 3D inprimaketaren bidez soluzioak diseinatu eta sortzen dituena; eta BioCruces ikerketa-institutua, diseinatzaile sortzaile honek laguntzen dituen hiru erakundeak dira.

Biocruces Bizkaiko Osasun Ikerketarako Institutuarekin, Iker erabilera medikoko prototipoak ezartzen laguntzen ari da; dagoeneko euskarri bat garatu du, ezpain leporinoarekin jaiotzen diren haurtxoentzat.

Proiektu honekin batera, Marronek karkasa ergonomiko bat diseinatzen du. Karkasa horretan hainbat elementu elektroniko sartu nahi dira, gailua daraman pertsonaren bizi-konstanteak kontrolatu ahal izateko. Plastikozko prototipoa egin ondoren, diseinatzaile gaztea eta Gorka Altieri, bere lankidearekin -3D inprimagailuek egoki funtzionatzearen arduraduna- inprimagailuak prestatzen ari dira, bularrari itsatsita joango den karkasarako konposatu berezi bat erabiltzeko.

 

Somorrostro Prestakuntza Zentroa

Hogei urteko gazte honek bere enpresa-praktiketako lehen urtearen azken txanpari ekingo dio Somorrostroko industria-diseinu aurreratuko tailerrean. Zentro honetan, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi-mailako gradua amaitu berri du.

Iker Marrón, ejemplo de superación emprendedor

Dudarik gabe, bere pertseberantzia eta nekaezintasunaren beste eredu garbi bat. Izan ere, jaio zenetik, muskulu-atrofia du, nerbio-zelulei eragiten dien nahasmendua, eta paralisia sortzen dio goiko eta beheko gorputz-adarretan. Gaixotasun horrek giharren indarra galtzea eragiten du eta eragin handia du eguneroko ekintzetan; hala ere, Ikerrek bere zailtasun guztiak banan-banan gainditzen jarraitzen du.

Gazte-gaztetatik erakutsi zuen oztopak gainditzeko gaitasuna. Batxilergoko ikasketak amaituta, LHn eta DFM3 zikloan trebatzea erabaki zuen. Ziklo horri esker, ordenagailu bidezko marrazketa ikasi ahal izan du, eta bere zaletasun handienetako batekin bat egin du, hala nola autoen eta motorraren munduarekin. Ziklo honi esker, automobilgintzaren sektorerako piezak diseinatzen ikasi ahal izan du: hala nola, automobilen piezentzako trokelak, aire girotuko konpresoreak, beso robotikoak eta talde-lan handia eskatzen duten beste pieza asko. Horretarako, ikaskideekin batera, bere ideia berritzaileak eta talentua gehitu ditu.

Iker Marrón, ejemplo de superación emprendedor

Lotutako albisteak

WAKE UP EUSKADI 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak