Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 urria, 2021 Ekintzailetza Finantziazioa Berrikuntza soziala Start up UP Euskadi

FEIS, Bizkaiko ekintzailetza eta giza-inpaktu funtsa

Fiare Banca Ética, Anesvad Fundazioa eta Fundación Laboral San Prudencio, bere bazkide berriak dira orain
FEIS Ainara Basurko Diputación Foral de Bizkaia

FEIS, (Fondo de Emprendimiento e Impacto Social) Funtsa 2014. urtean sortua izan zen giza-inpaktua duten enpresa-ekimenen sustapena eta sendotzea laguntzeko asmoz. 600.000 euro arteko inbertsioekin giza-berrikuntza bultzatzen duten ekimenak laguntzen dira.

Inbertsio sektoreak, honako sektoreetan giza-balio erantsia duten enpresak: Osasuna, Eknomia Zirkularra, Gizateratze eta Laneratze Proiektuak, Hezkuntza eta Kultura. Seed Capital Bizkaia-k sustatutako Ekintzailetza eta Giza-Inpaktu Funtseko (FEIS gazteleraz) bazkide berri izatera pasa dira Fiare Banca Ética, Anesvad Fundazioa eta Fundación Laboral San Prudencio.

Bizkaiko Foru Aldundian ospatutako ekitaldian, hiru erakundeak funtsean bazkide berri gisa sartzeko akordioa formalizatu da.

Sinadura honen bitartez, Seed Capital Bizkaia-k, Bizkaian sozialki arduratsuak diren inbertsioen aldeko haren apustuak bultzada garrantzitsua lortzen duela deritzo. Esparru sozialean erreferente diren eta esperientzia luzea duten erakunde hauen eskutik joateak, zalantzarik gabe, funtsaren beraren indartze bat suposatzen du.

Kontuan izan behar da, gainera, entitate hauen engaiamendua funtsaren kapitalari egindako ekarpenetik haratago doala, proiektuen Ebaluazio Batzordean izango duten parte-hartzearen bidez, funtsak jarraitu beharreko inbertsio estrategia zehazteko lanetan esku-hartze garrantzitsu bat izango baitute.

Era berean, akordio hau lankidetza publiko-pribatuaren erakusgarri argi bat da.

 

FEIS, izpiritu eraldatzailea duen funts bat

2014. urtean sortua izan zen giza-inpaktua duten/zuten enpresa-ekimenen sustapena eta haien sendotzea laguntzeko asmoz; gaur egun, giza-inpaktu inbertsioen esparruan estatu osoan dagoen funts publiko bakarra da.

Sortu zenetik, funtsak 11 proiektu lagundu ditu, guztira 2 milioi euro inguruko zenbatekoarekin; osasun, hezkuntza, ekonomia zirkular eta lan txertatze eta inklusio sektoreetan kokatzen diren proiektuak.

 

Fiare Banca Ética

Kreditu kooperatiba bat da, jatorri italiarra duena, gaur egun Italian eta Espainian jarduten dena, bere dimentsio guztietan: operatiboa, bi lurraldeetan bezeroak dituelarik (bai pertsona eta baita erakundeak ere); politikoa, bi estatuetan 40.000 bazkide baino gehiago dituelarik, eta erakundea demokratikoki gobernatzen dutenak (euren kapitala edozein dela ere); eta kulturala, “finantza etikoak” izeneko Fundazio sistema baten bitartez, banku etikoaren sektorearen erreferentzia esparrua osatu eta hedatzen dutelarik. Inpaktu positiboa duten proiektuetara bideratzen du bere jarduera: esparru sozialera, ingurumen sektorera eta orohar gizartearen ongizatea eta guztion onura bilatzen duten proiektuetara.

Seed Capital Bizkaia-ko administrazio-kontseiluko kide izan da jada zenbait urtez eta funts honetan parte hartuz finantziazio zuzenarekin egiten duen lana indartzen du.

 

Fundación Anesvad

50 urte baino gehiago daramatza pertsona guztien Osasun Eskubidearen aldeko lanetan, zaurgarritasun handieneko egoeran dauden pertsonengan bereziki indarrak ipintzen.

Begirada sozialki arduratsua duen euren finantza korporatiboen kudeaketak, ingurumen eta giza-inpaktu positiboa bilatzen du; esparru bat, fundazioek eta irabazi asmorik gabeko elkarteek osatzen dutena, kudeaketa ekonomikoaren eremuan paradigma aldaketara batu daitekeena.

2019az geroztik, Anesvad Fundazioak egindako inbertsio guztiak sozialki arduratsuak diren irizpideen arabera egiten dira: indarrak bereziki Saharaz hegoaldeko Afrikako ekimenetan eta proiektuetan ipiniz; arreta nahikoa jasotzen ez duten gaixotasun tropikalen aurka lanean dihardu kontinente hartan, hain zuzen.

 

Fundación Laboral San Prudencio

Irabazi asmorik gabeko erakundea, duela 52 urte sortua, Araban Gizarte Erantzukizunaren kudeaketan eta aplikazioan liderra. 30.000 langile ordezkatzen dituzten 400 enpresa baino gehiago biltzen ditu, eta 80.000 onuradun ditu.

Fundación Laboral San Prudencio erakundearen konpromisoa, langileen eta haien familien bizi kalitatea, eta enpresen lehiakortasunean hobekuntzak ahalbidetzea da, horretarako lan munduari, gizarte arloari eta ingurumenari loturiko erronkei erantzun egokiak emango dieten ekimenak lagunduz; azken finean, gure gizartea hobetzen saiatzea.

Lotutako albisteak

Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak