Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 uztaila, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

EYEON proiektuak eskuratu du 2021eko IMH ekintzailetza saria

II Hezkuntza eta industria arloan ekintzailetza sustatzeko foroa. "Etorkizuneko fabrika digitalean datuen erabilera"
IMH Ekintzailetza

Uztailaren 6an aurkeztu den IMH ekintzailetza saria EYEON proiektuarentzat izan da, langileen segurtasuna hobetzeko osagai elektronikoz hornitutako garapen teknologikoko orgatilla berriagatik.

Proiektu garailea uztailaren 6an antolatutako II Hezkuntza eta industria arloan ekintzailetza sustatzeko foroaren amaieran aurkeztu da. Aurtengo foroaren gaiaetorkizuneko fabrika digitalean datuen erabilera” izan da eta horretarako, DECIDATA enpresa eta SEPTER startup-en ikuspegia eta aplikazio praktikoak ezagutu ditugu. Horrekin batera, transformazio digitalean aurrera egin nahi duten enpresei, bere profesionalak birgaitzeko,  Industria 4.0-rako Datuen Analitika Prediktiboko Proiektuko espezializazio posgraduak nola lagun diezaiekeen ere ezagutara eman dute.

Proiektu irabazleari dagokionez, EYEON proiektuaren ekarpena izan da osagai elektronikoz osatutako ekipoa orgatilari atxikitzea ingurunea hobeto ikusteko eta lan-istripuak ekiditeko. Kit hau 120 graduko ikuspen kamera batez osatuta dago, posizio sentsoreak eta guztiak HMI pantaila batera konektatuta daude (Human Machine kaptatzailea eta, beharrezkoa balitz, edozein oztopo detektatu). Enpresa baten kitak osatzen dituzten elementuak wifi bidezko plataforma batera konektatuta egongo dira. enpresa plataforma horretan sartu egingo da mantentze-lanak egiteko, datuak biltzeko eta 4.0 industriarekin lotutako aurrerapenak egiteko.

Aurkeztu diren gainontzeko proiektuen gainean, aurtengo ekintzailetza sarira 11 proiektu aurkeztu dira, IMHko lanbide heziketako eta Ingeniaritza Dualeko ikasleen aldetik. Irabazlea, esan bezala, EYEON proiektua izan da, Ingeniaritza Dualaren Graduko Alatz Landeta, Ana Garcia, Ander Zapata, Diego Jiaxiang Zhou, Ibon Alvarez eta Iván Gamartsa ikasleez osatutako taldea, eta 300 eurotako saria eskuratu dute, Elgoibarko Udalak emandako txankakua bonoen bidez.

IMH azken 8 urteetan dabil gazteen ideia-industrialak sustatu eta gauzatzeko lanetan, Elgoibarko Udalarekin eta hainbat enpresa industrialekin elkarlanean, ideia industrial bat gauzatzeak dakarren zailtasunaz jabetuta.

2019tik IMHk eta UPTEK oinarri teknologikoko enpresen eta startup-en elkarteak estrategia honetan bat egin dute eta ildo honetatik “Hezkuntza eta industria arloan ekintzailetza sustatzeko foroa” eta Ekintzailetza sariak dira antolatzen dituzten elkarlanean.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Bakarts.io Bakarts 26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak