Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 apirila, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

“Enpresa sortuz” Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasleen artean ekintzailetza iniziatibak sustatzeko aukera berria

Konfinamentu garai honetan ziur aski hainbat ikasleek aspaldian buruan izan dituzten ideia teknologikoak garatzeko denbora eduki dutela, baliteke baita ere, egoera honek ikasle talde desberdinen artean ideia berriak sortu izana.
enpresa sortuz mondragon

Konfinamentu garai honetan ziur aski hainbat ikasleek aspaldian buruan izan dituzten ideia teknologikoak garatzeko denbora eduki dutela, baliteke baita ere, egoera honek ikasle talde desberdinen artean ideia berriak sortu izana.

Hau horrela izanik, Enpresa Sortuz ekintzailetza ekimen berrian parte hartzera gonbidatzen ditugu Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasleak (heziketa ziklo edo ingeniaritza gradu eta masterretako ikasleak. Ekimenak bereziki animatu nahi ditu parte hartzera datorren urtean Gradu/Master amaierako proiektua egin behar dutenak, ikasketak aurten bukatzen dituztenak eta beste urteetako ikasle ohiak.

Aurkezten diren proiektu guztietatik bat aukeratuko da eta datorren ikasturtean zehar ideia berritzaile horretan sakontzeko 18.000€ko diru laguntza izango du pertsona edo talde aukeratuak. Diru poltsa hau bideratuta egongo da ekintzaile gisa arituko diren pertsonen beka edo diru poltsa ordaintzeko, baino baita beharrezkoa den material edo ekipamentua erosteko ere, beti ere dagokion egiaztagiriarekin. Ekintzailea pertsona bakarra den kasuetarako eta laguntzaile baten beharra izanez gero, diru poltsa honetatik Mondragon Goi Eskola Politeknikoko edozein titulazioetako TFG edo TFM ikasleen kolaborazioa eskatu ahalko da.

Proiektuari bultzada emateko lan egiteko espazioa ere bermatuko zaio sustatzaile taldeari, hain zuzen ere Arrasateko GARAIA Parke Teknologikoaren Start-up espazioan. Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikerlariek aholkularitza teknologikoa ere eskainiko diote proiektuari, eta Saiolanek negozio ereduaren aholkularitzan lagunduko du.

  • Lehiaketan izena emateko epe muga: maiatzak 8
  • Ideiaren proposamenak jasotzeko epe muga: ekainak 19
  • Erabakiaren ebazpena: uztailak 3
  • Ekintzailetza aktibitatearen hasiera: 2020ko urria

Inoiz ideia teknologikoren bat izan baduzu edo gaur egungo egoeran gogoeta egiteko aukera izan baduzu, jar zaitez gurekin kontaktuan eta kontaiguzu laguntzen saiatuko gara eta ideia horri forma eman diezaiogun.

Harremanetarako: eelizalde@mondragon.edu

Lotutako albisteak

WAKE UP EUSKADI 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak