Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 6 maiatza, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

EndClosures: “Magia egiten dugu inguratzaileekin”

‘EndClosures’ hasiera batean, Ander Uriarteren buruan sortu zen. Urteetan zehar esperientzia metatu zuen inguratzaileen sektorean, (Instalazio teknikoetarako kaxa eta armairuetan),non atzeman zuen erabiltzaileek merkatuak ondo konpondu ez zuen "min edo arazo" bat zutela.
endclosures
Francisco Javier Zaldo, Mikel Ocerin Jauregi, Ander Uriarte

‘EndClosures’ hasiera batean, Ander Uriarteren buruan sortu zen. Urteetan zehar esperientzia metatu zuen inguratzaileen sektorean, (Instalazio teknikoetarako kaxa eta armairuetan),non atzeman zuen erabiltzaileek merkatuak ondo konpondu ez zuen “min edo arazo” bat zutela. Horrela sortu zen enpresa hau, bere marka eta ideiak ‘Enclosure’ (inguratzailea) eta ‘End’ (amaiera, bukaera) arteko hitz-joko batekin hasten direnak; ‘inguratzaile bukatuak’…

 

 

2019an sortu zen ‘EndClosures’, “inguratzaileen munduan eraldaketa digitala egiten duen lehen konpainia” izateko erronkarekin.”.

Hala da, Ander Uriartek (CEO) erronka hori behar bezala garatu nahi du, eta, horretarako, argi izan zuen talde handi bat bildu behar zuela, eskarmentu handikoa eta digitala.

Taldean lehengoa sartzen Mikel izan zen, CTOa teknologietan aditua, eta urte askotako esperientzia zuena sektorean, Anderrekin batera. Digital Business (ICEMD) Masterrean, Ruben ezagutu zuen, mundu digitalaren eta diseinuaren zale amorratua. Beste master batean (ESIC-eko Executive MBA) Javier ezagutu zuen, marketin digitalean eta publizitatean aditua. Biak proiektuan sartu ziren eta, geroago, Pedro, merkataritza arloan, eta Victor, ekoizpen arloan, ere batu ziren, eskarmentu handiko bi profesional, kutxen eta armairuen mundua oso ondo ezagutzen zutenak, eta Anderrekin iraganean lan egindakoak.

 

Zuen jardueraren ardatza kaxa eta koadro elektrikoetarako era guztietako inguratzaileak sortzea da, baita mekanizatuak ere.

Gure jardueraren ardatza inguratzaileen erabiltzaile eta preskriptore guztiei lana erraztea da (Instalazio teknikoetarako kaxak eta armairuak), eta horretarako erosteko esperientziarik onena eskaintzen saiatzen gara. EndClosures erreferentziazko plataforma digitala izan nahi du inguratzaile customizatuak (mekanizatuak) eta pertsonalizatuen aholkularitzarako, bilaketarako eta hornikuntzarako, aukera mugagabearekin (poliesterra, termoplastikoa, metalikoak, altzairu herdoilgaitza, ATEX), klik bakarrean, eta eskatutako epean.

Eraldaketa digitalak erabateko aldaketa dakar konpainietan. Produktuak/ zerbitzuak nola diseinatu, fabrikatu, saldu, entregatu eta mantentzeko moduari buruzko berrikuntzak eskatzen ditu. Baina jarduera berritzaileak beste aplikazio- bat du: BERRIKUNTZA NEGOZIO EREDUAN eta hemen murgiltzen gara; Inguratzaileen merkatua eraldatzea (kaxak eta armairuak), hauek gune babestu bat ematen diote instalazio tekniko bati (ura, gasa, elektrizitatea, telekomunikazioak, energia berriztagarriak, etab.).

 

Zer abantaila eskaintzen dituzte zuen babes-sistemek? Zertan bereizten dira lehiakideengandik?

Gure balio-proposamenak denbora eta kostua aurreztea dakar, instalazio mota bakoitzerako inguratzaile egokia aurkitzeko prozesu zailean. Babes neurri eta graduen eskaintza mugagabea eskaintzen dugu (IP & IK), Baita materialez ere (Termoplastikoa, Poliesterra, Txapa, Inox, Aluminioa, Atex).

 

Eta bezeroak eskatzen duen pertsonalizazio-mailarekin bukatzen ditugu inguratzaileak (mekanizazioa eta inprimaketa). Txapazko inguratzaileen kasuan ere, “Mekanizatuaren zauriak” kentzea eskaintzen dugu, bere bizitza erabilgarria luzatuz.

 

Aipatzen duzuen pertsonalizazio horretan, inprimatzeko eta ebakitzeko teknologiak aplikatzen dira.

Konpontzen ditugun arazoetako bat, inguratzailea instalatzeko egokitzea da, & $# @! Zuloak (Instalatzaileren batek esango lukeen bezala). Gure bezeroei instalatzeko prest dagoen produktu bat bidaltzen diegu, eta uste dutena baino gutxiagoz.

 

Zuen esperientzia eta aholkularitza ezinbesteko tresnak dira salmenten eta instalazioen aurretik…

Sektore honetan eskarmentu handiko taldea dugu, eta, zalantzarik gabe, edozein profesionali lagunduko diona bere beharretara ondoen egokitzen den inguratzailea aukeratzen. Horregatik, ingeniaritzekin lan egiten dugu diseinu fasean, koadristekin erosketa fasean eta instalatzaileekin aukeraketa hobeago bat egiteko. Ez daude ohituta hornitzaile bat bere egunerokotasunari begira partner estrategiko bat izatera iritsi daitekeela.

 

Zeintzuk dira zuen merkatu-sektore nagusiak?

Gaur egun, honako hauek dira: Elektrikoa, Ura, Gasa eta Telekomunikazioak. Hala ere, inguratzaileen erabilera funtsezkoa den eta eskaintzen diegun balio erantsia gustatzen zaien nitxo berriak detektatzen ari gara.

 

Aurrean dituzuen erronken artean, enpresa nazioartekotzea dago

Zalantzarik gabe, nazioartekotzea da buruan dugun erronketako bat, baina epe ertain/luzera. Lehenik eta behin, negozio-eredua merkatu hurbilean finkatu nahi dugu, eta, hori gertatu ahala, nazioarteko merkatuak baloratu eta nazioartekotze-estrategia bat proposatuko dugu.

 

endclosures endclosures

Lotutako albisteak

2 apirila, 2024 Ekintzailetza
Perseus: “Perseusen I+G+b da gure zerbitzuak hobetzeko erabiltzen dugun indarra”
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak