Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 ekaina, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

ElektrART, artea eta teknologia hibridatzeko I+G-a

Euskal startup-ak errealitate birtualaren aukerak esploratzen ditu kultura eta industriaren sektoreetan

Euskal startup-ak errealitate birtualaren aukerak esploratzen ditu kultura eta industriaren sektoreetan

 

ElektrARTeko lantaldean badaude diseinuaren, artearen nahiz teknologien esparruetako profesionalak, eta diziplina anitzeko ikuspegi horren bidez, aukera berriak esploratzen dituzte instalazio murgiltzaileak sortzeko. Errealitate birtuala, datuen analisia eta beste teknologia aurreratu batzuk erabiliz, enpresak mundu fisikoa eta digitala nahasten dituzten inguruneak sortzen ditu, bai ekitaldi eta kultur espazioetarako eta baita ere topaketa korporatiboetarako. Krisi sanitarioaren ondorioz, ikuspegi hori berrorientatu dute, errealitate birtualean eta datuen bistaratze sortzailean oinarritutako konponbide berritzaileak sortzeko. Enpresaren fundatzaile Jon Astorquizak azaldu bezala, helburua da “gizarteari eta enpresei erakustea nolako inpaktua eta potentziala duen artearen, zientziaren eta teknologiaren arteko nahasketak”.

 

Kulturaren arloan, lantaldea buru-belarri ari da lanean VisualizARTE proiektuan, teknologia birtualetan oinarritutako erakusketa-gunean. Plataforma horrek erakusketa-eredu berriak aztertzen ditu eta aukera ematen du artelanez gozatzeko mundu digitalean. Nahiz eta proiektua oraindik garapen-bidean dagoen, dagoeneko jaso du Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioaren sari bat, Estatuko hiru ekimen onenetako bat bezala ekarria izan baita Industria Kultural eta Sortzaileen Modernizazioaren eta Berrikuntzaren arloan.

 

VisualizARTE plataformaren barruko lehen proiektu gisa, ElektrART euskal mitologiaren eta kulturaren berrinterpretazio bat sortzen ari da 3D eszenatoki birtualen bidez, hau da, teknologia berriak baliatuz ondare kulturala balioan jartzeko. “Ez dugu pentsatu behar errealitate birtualeko plataforma murgiltzaileak mehatxu bat direnik programazio kultural tradizionalarentzat, haren osagarri direlako eta balio erantsia sortzeko aukera eskaintzen dutelako” azaldu du Jon Astorquizak, “era berean, esperimentaziorako ingurune bat dira gazte sortzaileentzat”.

 

Bestalde, lantaldea datuak bistaratzeko modu berriak esperimentatzen ari da, big data eta arte digitala nahastuz. Startup-aren I+G-ko ildo horren helburua da “datu kopuru handiak humanizatzea”, eta informazioari zentzua emango dioten bistaratzeak sortzea erabaki hobeak hartzeko, erakunde baten jarduera irudikatzeko edo, besteak beste, gizakion portaerak erakusteko.

 

Jon Astorquizaren arabera, gaur egungo egoerak “eskaera berri bat sortu du erakunde publiko eta pribatuen aldetik, eraldatu egin behar dutelako etorkizuneko lan-, produkzio- eta harreman-ereduetara egokitzeko”. Startup honek aukera horri heldu dio: “sormenaren eta teknologiaren bitartez inpaktu transbertsala sortu nahi du beste sektore batzuetan, besteak beste, industrian eta osasunean” dio fundatzaileak.

 

Datuen analitika, errealitate birtuala eta beste teknologia batzuen erabilera sortzaileari esker, 2018an sortutako enpresa gazte honek bere bidea egin du Estatuan eta nazioartean. 2019an, ElektrART-ek tamaina handiko ikus-entzunezko instalazio bat egin zuen Bilbao Exhibition Center-en eraikinaren 15. urteurrenerako: arte digitala eta soinu-paisaiak nahasten zituen ingurune murgiltzaile bat 600 m2-tik gorako barne-espazio batean. Horrezaz gain, proiektuak garatu ditu PwC-rentzat, Asisa-rentzat eta AEBetako datuen analisiaren sektoreko hainbat konpainiarentzat, bai ekitaldietarako eta baita ere markaren posizionamendurako.

 

Lotutako albisteak

WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak