Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 abendua, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Deustok bere H4C3R Ekintzailetza aurkezten du

Humorea (H4), Kooperazioa (C3) eta Errespontsabilitatea (R)
Deusto Emprednimiento

Deusto Ekintzailetza Eredua, berrikuntza eta ekintzailetzarako kooperazioa lantzen duen ekimena da. Pertsona bakoitza transformazio ekonomiko eta soziala burutzeko agente bilaka daitekeela sinesten du Unibertsitateak; honegatik, H4D3R eredu berritzailea ekintzaileek partekatzen duten baloreetan oinarritzen da.

Helburu nagusiak berrikuntza eta ekintzailetza ikuspegi humanista baten bidez sustatzea da. Oneski eta umiltasunez lan egiteaz gain, humorez (H4) ere; pertsonen kuriositatea pizteko, kooperaziora (C3) bideratzen duen konfiantza sortzeko. Gainera, Unibertsitateak bere papera beteko du pertsona arduratsuen (R) formakuntzan, euren giroko ongizate ekonomiko eta sozialean lagun dezaten ODS-ekin bat etorriz (Nazio Batuek proposatutako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak).

H4C3R Eredua ezagutzera eman da Deusto Social Lab-en Kontseilu Aholkulariaren saio batean. Deusto Emprendeko zuzendari den Garbiñe Henryk aurkeztu du, Deusto Social Lab-en Kontseilu Aholkulariaren buru den José Luis Larreak lagunduta.

Deusto Social Lab ekimenaren arduradun eta Ekintzailetza errektoreordea den Víctor Urcelayk hitzaldi bat moderatu zuen. Bertan Patricia Arias aritu zen txostengile, Euskadiko Banco Santanderen lurralde-zuzendaria; baita Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiko  Promozio Ekonomikoko diputatu Forala; eta Juncal de Lucas, SALTO Systems-eko Giza Baliabideen zuzendaria.

 

Deusto Social Lab

Deusto Social Labi dagokionez, entitate ekonomiko eta sozialen kooperazio bidezko ekosistema izateko egokitutako gunea da. Berrikuntza pertsona agente sozial gisa garatzeko bidea dela uste du eta horren aldeko apustua egiten du. Besteak beste, formakuntza bitarra, formakuntza jarraitua, lan-merkaturako sarrera, ekintzailetza eta berrikuntza, Alumniekiko harremanak eta agente ekonomikoa eta sozialekiko harremana (enpresak, erakunde sozialak, erakunde publikoak) dira bere ekintza-esparruak.

Kontseilu sozialak 29 pertsona biltzen ditu batu berri diren hurrengo pertsonekin:

– Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiko  Promozio Ekonomikoko Diputatua

– Alfonso Gurpegui, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Inklusioko Kontseilariordea

– Jesús Valero, Tecnalia Research and Innovation-eko Zuzendari Orokorra

Lotutako albisteak

Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak