Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 iraila, 2020 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

CodeContract, Grabit eta V-Vision, BerriUp-en 11. deialdiko startup irabazleak

Aukeratutako lau startupek 50.000 euro jasoko dituzte eta lau hilabetez BerriUp azelerazio programan parte hartuko dute.
code contract gravi v-vision

BerriUpek startupen azelerazio programarako hiru proiektu irabazleak aukeratu ditu: CodeContract (Bilbo), Grabit (Bilbo) eta V-Vision (Donostia-Madril). Aurkeztutako 94 proiektuetatik, 7 finalista hautatu ziren eta euren ideia berritzaileak aurkeztu zituzten Bilboko Burtsan lehenengoz ospatutako ekitaldian. Ekitaldia irailaren 4an izan zen eta bertan Manuel Ardanza egon zen, Bilboko Burtsaren presidentea.

BerriUpen azelerazio programak 50.000 euro emango dizkie hautatutako hiru proiektuei, 4 hilabeteko jarraigo pertsonalizatua eta startup bakoitzaren %10aren truke.

“Salbuespenezko deialdi honetan, izena emateko epea konfinamendu garaian hasi eta amaitu zen. Sustatzaileen kemena baloratu nahi izan dugu, Burtsaren eskutik ahalegin berezia eginez proiektuak aurrez-aurre aurkez zitzaten” azaltzen digu Patricia Casadok, BerriUpen zuzendariak.

Bilbon sortutako CodeContract startupa, prozesu digital neketsuak (negoziazioak, komunikazioak, kontratuak, ordainketak…) modu ziur eta bideragarrian automatizatzeko plataforma da. Ebidentzia elektronikoak garatzen ditu legalki.

Egoitza Bilbon ere duen Grabit startupak komertzio txikizkariari ikusmen artifizial bidezko konponbide teknologikoak eskaintzen dizkio, sektoreko prozesuak optimizatzeko asmoz. Besteak beste, inbentarioaren kontrola edota erosketa autonomorako prozesua martxan jartzea. Lehenengo konponbidea inbentarioa, sarrerak eta irteteak ezagutzea ahalbidetzen duen hozkailu inteligentea da.

Azkenik, Donostian (Gipuzkoa) kokatutako V-Visionek Dicopt sortu du: joku dikoptikoak dituen aplikazioa. Zientifikoki erakutsi da joku dikoptikoak partxearen konbinatuz, begi alferraren berreskurapena azeleratzen dela.

“3 startupen taldeek euren 16 asteko azelerazio programak aurkeztuko dituzte, negozioaren hainbat esparrutan lagunduko dieten aholkulari-taldearekin. “Edizio honetan programa errealitate berrira egokituko dugu. Hala, sesio batzuk birtualak izango dira, aurrez-aurreko bilerekin konbinatuz” diosku Casadok.

 

BerriUpi buruz:
2015ean sortua, BerriUp estatu mailako azeleratzaile erreferentziala da. Egun, 40 aholkulari eta 25 enpresa baino gehiago ditu, haien azelerazio programan partehartu dutenak Zuatzu Parkean, BerriUpen Donostiako Egoitzan. Informazio gehiagorako: www.BerriUp.com

Lotutako albisteak

Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak