Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 urtarrila, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Bizkaia Open Future ekimenak 3 empresa teknologiko hautatu ditu berauek komertzialki bizkortzeko

Keynetic, RKL Integral eta Binary Soul erakundeek Telefonicarekin batera balizko bezeroen aurrean merkataritza-ekintzak gauzatzeko aukera izango dute
bizkaia open future

Keynetic, RKL Integral eta Binary Soul erakundeek Telefonicarekin batera balizko bezeroen aurrean merkataritza-ekintzak gauzatzeko aukera izango dute. Bizkaia Open Futuren Merkataritza Bizkortzeko Programa lurraldeko startup eta ETE teknologikoen enpresa-proiektuak egonkortzeko apustu bat da.

Bizkaia Open Futuren Merkataritza Bizkortzeko Programa berria, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Telefonicaren ekimena, lurraldean startup eta ETE teknologikoen hazkundea sustatzeko xedearekin abiarazi da.

Keynetic, RKL Integral eta Binary Soul erakundeak dira Telefonicarekin batera balizko bezeroen aurrean merkataritza-ekintzak gauzatzeko aukera izango duten lehenengo enpresa hautatuak.

Bizkaia Open Futuren Merkataritza Bizkortzeko Programa startup eta ETE teknologikoen enpresa-proiektuak egonkortzeko apustu bereizgarri bat da. Hala, Telefonicak aukera eskainiko die hautatuak izan diren Bizkaiko hiru erakundeei beren bezero-zorroak merkataritza-esparrura hurbiltzeko. Helburua enpresen eta erakundeen kolektibo horretan garatu diren irtenbide teknologikoen salmentak bultzatzea da.

Merkataritza sustatzeko Bizkaia Open Future ekimenaren baitan 2018an martxan jarri zen aurreko programan, Ludus bizkaitarra bere hazkundea bizkortze aldera enpresa digital globalean oinarritu zen startupetako bat izan zen. Horri esker, negozio garrantzitsu bat garatu ahal izan du industriaren eta larrialdien sektoreetako prestakuntzako errealitate birtualaren esparruan. Orain dela bi aste, Telefonica, bere proiektua egonkortzeko asmoarekin, Ludus startuparen kapitalaren parte izatera pasako zela jakinarazi zen.

 

Hautatu diren enpresak

Keynetic (egoitza Bilbon duena) zibersegurtasunera bideratutako produktuak garatu eta merkaturatzeko startup teknologiko bat da. Bere lehenengo produktua FlowNAC izan zen: SDN teknologian oinarritutako sarrera kontrolatzeko irtenbide bat, sareen segurtasuna hobetzen duena. Nortasunean oinarritutako politiken definizioak kudeaketa sinplifikatzen du eta IT eta negozioaren arteko komunikazioa errazten du, konektatutako gailu guztien ikuspegi argi eta eguneratu bat eskainiz.

Bestalde, RKL integral enpresa 2016an sortu zen Bilbon, segurtasunaren sektorean arriskuak aztertzeko eta bezero guztiak Safety&Security delakoaren esparrura modu bateratu eta integralean (fisika eta logika) bideratzeko xedea duten enpresa aditu independenteen beharra zegoela iritzita.

Era berean, Binary Soul (2014) software-irtenbideetan aditua den Bilboko mikroETE bat da, prestakuntzaren esparruan industria-enpresen beharrak asetzen dituena. Beharrizan hori dela eta, GTSaren (hodeian pertsonak biltzeko plataforma gamifikatua) garapenaren aldeko apustua egin dute.

 

Bizkaia Open Futuren inguruan

Bizkaia Open Future Telefonicak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako ekimen bat da eta industria-sektorea lagundu nahi du eraldaketa digitalaren esparruko bilakaeran. Bizkaia Open Futuren jarduera digitala openfuture.org plataformaren bidez garatzen da: Telefonica Open Futuren topagune birtuala eta globala da pertsona eta erakunde inbestitzaileentzat, startupentzat eta ekosistema horretako beste eragileentzat.

Bizkaia Open Future ekimena enpresa-sarera dago bideratua orokorrean eta, eraldaketa digitala xede duten erreferentzia-enpresa eta -erakunde bizkaitarrek negozio errealeko erronkak proposatzeko baliatzen duten berrikuntza-programa irekiaren bitartez, talentu ekintzaile berriaren (tokikoa zein nazioartekoa) eta Bizkaiko Lurralde Historikoko enpresen arteko lotune gisa kokatu da.

Merkataritza Bizkortzeko Programak honako startup edo ETE hauen negozioen garapena sustatzea du helburu: merkaturatuak izan diren edo bezeroekin balioztatuak izan diren irtenbide teknologikoak dituzten startup edo ETE teknologikoak, eta, zehatzago esanda, beren irtenbide horiek Telefonicaren paper-zorroarekin eta bere merkataritza-estrategiarekin bat etorri arren, bezeroengana hurbiltzeko prozesua bizkortzeko beharra duten startup eta ETE teknologikoak.

Lotutako albisteak

WAKE UP EUSKADI 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak