Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 otsaila, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up UP Euskadi

Berba Translationsek bere teknologian inbertitzeko bigarren inbertsio-prozesua itxi du Mondragonen eskutik

Bizkaiko ‘startup’-ak itzultzaile profesionalak enpresekin harremanetan jartzen ditu, eta inbertsio-prozesu berri honekin Erresuma Batura, Alemaniara edo Txinara hedatzea du helburu.
Equipo de Berba Translations

Enpresa arloan hazten jarraitzeko eta teknologia garatzen jarraitzeko helburuarekin, Berba Translationsek milioi bat euroko bigarren inbertsio-prozesua itxi du, 2020an 250.000 euroko lehen txanda egin ondoren. Bigarren horretan, CDTI, ENISA eta Mondragon Korporazioaren (Mondragon Sustapen Funtsa) arrisku-kapitaleko funts korporatiboa inbertitu dute.

2019an sortu zen Berba Translations, itzulpenen sektorea digitalizatzeko helburuarekin, itzultzaile profesionalak enpresekin harremanetan jarriz. Software ezberdinak eta adimen artifiziala biltzen dituen plataforma korporatibo baten bidez, Bizkaiko startup honek itzulpen bat lortzeko aukera eskaintzen die bere bezeroei, denboraren tarte erdian eta ohiko kostua erdira murriztuz. Bi urteko ibilbidearekin, NBA, Campofrio, Estrella Galicia edo Swaroski bezalako enpresak bere zerbitzuak kontratatu dituzte.

Inbertsio horrekin, Berba Translationse asmoa produktu-ekimen berriak garatzea da, industriaren egungo erronkei irtenbideak ematen jarraitzeko. Gainera, Erresuma Batuan, Alemanian edo Txinan gero eta presentzia handiagoa izatea du helburu bezala, aurten salmentak hirukoizteaz eta 20 lanpostu sortzeaz gain.

Inbertsio honekin, 13 dira Mondragon Korporazioak azken bi urteetan inbertitu dituen ‘startup’-ak. Inbertsio horiek Mondragon Sustapen Zentroaren eskutik eman dira, enpresa-jarduera berriak garatzeko plataforma korporatiboa. Kasu honetan, Mondragon Lingua hizkuntza-zerbitzu aurreratuen, eta korporazioaren kide dena, inbertsioarekin gauzatu da prozesua. Talde hori prestakuntza, itzulpen eta komunikazio eleaniztunean espezializatuta dago.

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak