Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 urria, 2018 Ekintzailetza UP Euskadi

Arituk PLM bat sortu du ETE eta enpresa handi industrialentzat

Software librean oinarritutako soluzio horrek produktuaren bizi-ziklo osoa kudeatzen du

 

Software librean oinarritutako soluzio horrek produktuaren bizi-ziklo osoa kudeatzen du

 

Aritu Gipuzkoako enpresak garatu duen softwarearen bidez, produktu industrial baten zikloari lotutako ezagutza osoa kudeatu daiteke, produktua asmatzen denetik hasi eta haren balio-bizitzaren amaieraraino. Softwarea merkaturatzeko, SPRI Taldearen laguntza jaso du, BIC Gipuzkoaren bidez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarena, Txekintek laguntza-programaren bidez.

 

Produktuaren bizi-zikloa kudeatzeko tresna gehienek (PLM, ingelesezko siglak) duten kostua oztopoa izaten da enpresa txiki eta ertainentzat. Arituk garatu duen proiektua, ordea, software librean oinarrituta dago, eta horrek aukera ematen du soluzio merkeago bat eskaintzeko, bai enpresa handiei, bai PLMan aurrez esperientziarik ez duten sektore industrialeko ETE-ei. Eduardo Eguren enpresako bazkide eta arduradun teknikoak azaldu duenez, gainera, abantailak ditu malgutasunari dagokionez: “software librea denez, erraz egokitu daiteke bezero bakoitzaren beharretara —uneko nahiz etorkizuneko beharretara—, eta egokitzapenok geuk edo beste batzuek ezar ditzakete”.

 

Arituk garatutako PLMaren bidez, osorik kudeatu daiteke produktu industrialaren diseinuari eta fabrikazioari lotutako informazio osoa, baita hari lotutako prozesuak ere. “Normalean erakundearen barruan sakabanatuta egoten den ezagutza guztia lotzen du”, azaldu du Eduardo Egurenek, eta “helburua da informazio hori guztia eskuragarri egotea, eta horrek, gainera, erraztu egiten du produktuen eta enpresako prozesuen barne-berrikuntza”.

 

Aritu kooperatiba ingeniaritza mekanikoan eta neurrirako software-ingeniaritzan espezializatuta dago, eta, horri esker, sektorearen gaineko ezagutza prozesu industrialetan balia dezake. Haien PLM soluzioa Copreci taldean ezarri zen iaz. Copreci etxetresna elektrikoen osagaietan espezializatutako konpainia bat da, eta zazpi herrialdetan ditu instalazio industrialak. Gaur egun, hotzeko estanpazioan diharduen Ecenarro enpresan ere ezartzen ari dira.

 

Hurrengo asteetan, software libreko soluzioa zenbait topaketa espezializatutan erakutsiko du Arituk. Azaroaren 21ean eta 22an, teknologia irekien LibreCon biltzarrean parte hartuko du, eta azaroaren 26an, Basque Industry 4.0-ren 5. edizioan aurkeztuko du bere erreminta. SPRI Taldeak antolatu du jardunaldi hori, eta laugarren industria-iraultzan oinarritutako erreferentzia-ekitaldia bihurtu da; zenbait enpresa, kluster, zentro teknologiko eta unibertsitatek parte hartuko dute.

Lotutako albisteak

Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak