Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 25 iraila, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Andromeda Moto: motorrean ibiltzeko larrurik gabeko arropa etorkizuneko gidarientzat

%100ean beganoa den motor-arropa sortzen duen marka bakarra, balio gehigarri esanguratsuaz: Minimalismoa Diseinuan, Segurtasuna eta Erosotasuna…
Andróemda Moto

Beste ideia handi asko bezala, gaurkoan aurkezten dizuegun hau ere norbere beharrizanetik sortu zen: Mario eta Alberto, Andromeda Motoko sustatzaileak, beganoak dira eta ohartu ziren merkatuan ez zegoela motorrean ibiltzeko larrurik gabeko arroparik. “Hala, larrurik gabeko lehenengo arropa-marka kaleratzeko helburua finkatu genuen, egungo ekipaiek baino teknologia hobea izango zuena”.

Argi zuten zer egin, baina ekintzailetza-proiektu gehienetan legez, hasiera ez zen batere erraza izan: “Lehenik, kapital gutxirekin denbora gutxian ezagutzera ematea ez delako erraza… Eta bigarrenik, geure produktuak pandemia hasi baino hilabete lehenago atera genituelako!”.

ANDROMEDA moto logo

 

“Motor-gidarientzako larrurik gabeko arropa”, bitxia da gero! “Aldaketaren azeleratzaile” gisa definitzen duzue zeuen burua…

Halaxe da. Beti esaten dugun moduan, larru-ontzea antzinatetik egin ohi da, baina larruaz aurrerapen berririk ez da ematen. Zorionez, gaur egun material sintetiko hobeak daude, dagoeneko sektore aeroespazialean eta beste hainbatetan erabiltzen direnak. Animaliekiko eta ingurunearekiko errespetu gehiago duten aukera asko daude.

Aldaketaren azeleratzailetzat dugu geure burua, gaur egun motorren jantzigintza txit kontserbadorea baita. Hala ere, animalien jatorria duen materialik erabili nahi ez duen gero eta jende gehiago dago.

 

%100ean beganoa den motor-arropa sortzen duen marka bakarra zarete, balio gehigarri esanguratsuaz: Minimalismoa Diseinuan, Segurtasuna eta Erosotasuna…

Hala da. Gaur egun %100ean beganoa den motor-arropa eskaintzen duen munduko marka bakarra gara. Baina hasieratik argi genuen hatsarre hau ez zela aski. Egun merkatuan dagoena baino produktu hobea ekoitz genezakeela erakutsi behar genuen, larrurik baliatu gabe. Segurtasuna gure funtsezko oinarrietako bat da.

Zirkuituetarako ziurtagiria eta onarpena duen lehenengo jantzia kaleratzea lortu genuen larrurik erabili gabe. Ziurtagiririk gorenena (AAA) gainditu dugu, urraduran erresistentzian eskatzen diren balio minimoak hirukoiztuz.

Larrurik gabe zirkuitoetara entrenatzera sartu ezin zuten mundu guztiko bezero beganoak ditugu, baina behingoz horretarako aukera dute. Bereziki Erresuma Batuan, honekiko murriztapen gehien dagoen herrialdea baita.

 

Erabiltzen dituzuen lehengaiek ez dituzte soilik animaliak errespetatzen; harritzekoa da zuen produktuek ingurugiroan duten eragin hain eskasa.

Egia esan, zifrak harrigarriak dira. Edonoren eskura dauden datuen arabera -gure webgunean kontsulta ditzakezue- 1.890.000 litro ur behar dira behi bat hazteko, zeintzuetatik 103.950 litro (%5,5) larruaren ekoizpenera egozten dira. Behi bakoitzagandik sei bat larru kilogramo ekoizten dira; hau da, larru kilo bakoitzak 17.000 litro ur inguruko kostua du.

Aldiz, larru sintetikoz eginiko gure ehunak ekoizteko, 30 litro ur kiloko baino ez dira behar. Alegia, 566 bider gutxiago.

Konparazioa oso esanguratsua da. Larruzko jantzi batek 51.000 litro ur inguruko kostua du, gureak 90 litro ureko kostua duen bitartean.

Guzti hau aintzat harturik, inguruarekiko kaltea zerora murriztea ezinezkoa dela nabarmendu nahi dugu. Beti uzten da urratsa planetan, baina berau ahalik eta txikiena izaten saiatzen gara, betiere motor gidarien segurtasunik handiena bermatuz.


Andróemda Moto Ropa sin cuero

Erabiltzen dituzuen materialen artean pisu molekularra duen polietilenoa nabarmentzen da, ‘UHMWPE’. Baita Superfabric, Kevlar, Keprotec, …

Pisu handiko polietilenoa, UHMWPE deritzona, gure NearX jantziaren ehun nagusia da. Polietileno hau Espazioko Nazioarteko Estazioko astronauten jantzietarako ere erabiltzen da. Gure kasuan oso ondo dabil, larruak baino erresistentzia handiagoa baitu, eta azken hau baino malguagoa denez, hobeto moldatzen da gorputzera (erosotasuna segurtasunaren parte da) eta beronen mantenua askoz errazagoa da.

Superfabric (nylon eta zeramika-partikulez osatua) ere erabiltzen dugu inpaktu handiko guneetan. Urradura eta ebaketarekiko erresistentzia gehien duten materialen artean dagoenez, metalurgiaren industriarako eskularruen ekoizpenerako erabiltzen da. Ferrarik ere erabiltzen du bere kiroletako autoetan.

Kevlar material oso ezaguna da balak saihesteko txalekoetan erabiltzen delako. Kevlar eta Keprotec ehunak geure produktuetan erabili ohi ditugu.

 

Honenbestez, urte asko eta asko irauteko prestatutako motor-produktuak.

Horixe da gure asmoa. Gure egitekoa kalitatezko produktuak ekoiztea da.

 

Egoitza BIC Araban duzue, ideia bikainak garatzeko Parke Teknologikoko gune ezin hobean.

Zalantzarik gabe. BIC Araba, lanerako gune ona izateaz gain, beste ekintzaile batzuekin harremanetan ibiltzeko eta kidetasun interesgarriak sortzeko leku aparta da.

 

HURRENGO BELAUNALDIA SENTITZEN AUSARTU ZAITEZ: AndromedaMoto.com

Lotutako albisteak

26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
ORBIK SLAVADOR TRUJILLO 15 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Salvador Trujillo, ORBIK Cybersecurity enpresaren CEOa: “Euskadin, lau delitutik bat zibersegurtasunarekin lotuta dago”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak