Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 25 Azaroa, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Aitor Peña, EKIONA: “Apostu segurua”

“Gure bezeroen beharrak asetzeko argiztapen konponbiderik onena eskaintzen dugu; oro har, administrazio publikoak, udalerriak, eraikuntza-enpresak, ingeniaritzak eta enpresa instalatzaileak”.
Ekiona Aitor Peña

Eguzki-energia aprobetxatu beharreko ondasuna dela ideia jarraituz eta gure eguneroko bizitzan dugun argiztapen beharrari lotuz, Ekionan argiteria sistema publikorako eguzki farolak diseinatu, garatu eta fabrikatzen dituzte: “Gure bezeroen beharrak asetzeko argiztapen konponbiderik onena eskaintzen dugu; oro har, administrazio publikoak, udalerriak, eraikuntza-enpresak, ingeniaritzak eta enpresa instalatzaileak”.

 

Farolak eguzki argiz kargatzen dira egunez, gauez argiztatzeko. Baina, gainera, adimentsuak dira!

Bai horixe! Farolen funtzionalitateen kudeaketa integrala egiten dugu, software adiskidetsu eta intuitibo baten bidez kudeatuak izateko aukera eskainiz.

 

Zein abantaila eskaintzen dituzte beste farola konbentzionalagoekin alderatuta?

Gure abataila energiaren ‘zero kostuan’ da, baita ingurumena errespetatzen dugula CO2 emisioak 0ra murriztuz, eta farolaren telekudeaketa eskaintzen dugu; egunen ehuneko 100an argia dagola ziurtatzeko.

Osagai onenekin lan egiten dugu, gure produktuen kalitate gorena ziurtatuz: apustu segurua da, zalantzarik gabe.

 

Gaur egun, zeintzuk dira zuen bezero/sektore nagusiak?

Gure bezeroak hainbat profiletakoak dira, baina, funtsean, erakunde publikoetan zentratzen ari gara, hala nola gobernuetan, Aldundietan, Udalerrietan … eta enpresa-eremuan, batez ere, eraikuntza-enpresetan, ingeniaritzetan eta enpresa instalatzaileetan.

 

Eta zuen produktuak nazioarteko hainbat merkatutara zabaltzea lortzen ari zarete.

Gure helburu nagusia, gaur egun finkatuta gauden estatuko merkatuan hazten jarraitzeaz gain, kanpora begiratzea da; esportatzen hasiak gara jada, eta, horregatik, nazioartekotzea erraztuko diguten azoka eta ekitaldietan parte hartzen saiatzen gara.

 

Hain zuzen ere, Bartzelonako 2019ko Smart City Expo World Congress-en parte hartu duzue. Aukera berririk sortu al da?

Azoka positiboa izan da; harreman onak izan ditugu, eta ziur asko, estatuko eta nazioarteko salmentak ekarriko dizkigute.

 

Bukatzera goaz Aitor, zeintzuk dira zuen etorkizuneko erronkak?

Ekiona bere zerbitzu-kalitateagatik eta osagai berritzaile handiagatik bereizten da. Ez dago aurre egiten digun proiekturik! Smart Cities-etara egokitutako irtenbideetan erreferente izatea da gure eginkizuna.

Eta esportatzea da gure helburua baina, Estatuko merkatuan begirada inoiz galdu gabe, berebiziko garrantzia duena guretzat. Eta horretarako, elkarlana, lankidetza eta laguntza beti dira oso ongi etorriak!

 

+info: www.Ekiona.com

ekiona

Lotutako albisteak

ALOOA 17 iraila, 2023 Ekintzailetza
“Laguntza-Sare bat dagoela sentitzea ona da”: ALOOA BIC Ezkerraldea
Irakurri gehiago
PUNTODIS 26 uztaila, 2023 Ekintzailetza
Puntodis: “Inguruneak, produktuak eta zerbitzuak pertsona guztientzat egokitu behar dira”
Irakurri gehiago
19 uztaila, 2023 Digitalizazioa
Acceleration Robotics: “Robotikako algoritmoek azkarrago funtziona dezaten, hardware espezializatua behar dugu, robotetarako prozesadoreak”
Irakurri gehiago
Jon Astrokiza elektrart 11 uztaila, 2023 Ekintzailetza
ElektrART: “Artisten sorkuntza-estudioa gara, artea eta teknologia hibridatzen ditugu”
Irakurri gehiago
Easy Bonos 27 ekaina, 2023 Ekintzailetza
Bonu kanpainarik onena: ‘Easybonos’ek zure saltokiari laguntzen dio
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak