Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 23 urria, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

35 herrialdeko 800 pertsonak ‘Weetbe’ sustatzen dute crowdfunding bidezko 44.000 euroren bidez

Itxaso Domingo, Iñaki Mendialdua eta Marcos fdz-Alonso maskara berritzaile, garden eta fidagarri honen sustatzaileak dira.
WEETBE MASK OSAKA

Mikromezenasgoa, “Crowfunding” ere deitua, Interneten proiektuak finantzatzea errazten duen erreminta kolaboratiboa da. Proiektu berrientzako baliabideak eskaintzeaz gain, produktuek eta zerbitzuek merkatuan duten benetako interesa frogatzen dute merkaturatu baino lehen. Itxaso Domingo, Itxaso Domingo, Iñaki Mendialdua eta Marcos Fernandez-Alonso maskara berritzaile honen sustatzaileak dira.

Maskara garden eta fidagarri honek Europako arautegiaren araberako ziurtagiria jaso du. Sortzaileek, Walter Pack eta Idelt-en laguntzaz, maskara diseinatu eta garatu zuten konfinamendu sasoian.

 

Maskara hau oso efizientea da, diseinu berritzailea du eta oso ziurra da. Antza denez, publikoak begi onez hartu ditu ‘Weetbe Mask Osaka’-ren baloreak crowdfunding bidezko lehen merkatu proban.

Honelako zerbait egiten dugun lehen aldia denez, balantzea ona dela deritzagu.

Gure proiektua finkatzen laguntzen duen arrakasta da, eta geure handinahiko helburua lortu ez arren, aurrera egitea ahalbidetzen digu. Honelako zerbait egiten genuen lehen aldia zen eta ez genekien nola bideratu kanpaina. Balantzea hona da.

Kanpainaren alderik onena da produktua abuztutik ezagutzera ematea ahalbidetu digula, nazioartean ezagutarazirik. Mundu osoko 35 herrialdetan saldu dugu, gehienbat Espainian (honelako plataformei oso ohituta egon ez arren), Estatu Batuetan, Kanadan, Alemanian eta Frantzian, baina antipodetan ere erosi digute, hala nola Australian.

 

Proiektua merkatuaren laguntza ekonomikoaz hastea oso garrantzitsua da. Zertara zuzenduko dituzue irabazitako 44.000 euroak?

Ekoizten hasteko behar ditugun material guztiak biltzera eta inbertsioa esanguratsuaren zati bat berreskuratzera.

 

Proiektua hasi zenuenetik arin hazi zarete eta erronka berrietan pentsatzen zabiltzate!

Produktu berriak ditugu gogoan, baina oraingoz gure erronka nagusia hainbat banaketa-kanaletan eta laster martxan jarriko dugun online dendan (www.weetbe.com) geure produktua saltzen hastea da.

Kanpaina eta produktuaren garapena erronka handia izan dira, baina orain erronka handiagoak ditugu: industrializazioa eta pertsona, kolektibo, enpresa eta erakunde guztiengana iristeko logistika eta salmenta. Ohiko maskaren arazoak ez dituzten maskarak behar dituztenak, hain zuzen ere.

 

Zuen ekimena barne-ekintzailetzaren adibide argia da. Zer-nolako abantailak ditu formula honek?

Formula honen abantailak argi daude; Walter Pack eta Idelt-en laguntzarik ezean, ezinezkoa zatekeen. Euskarri eta esperientzia asko behar da hain denbora gutxian honelako produktu bat bermaturik merkaturatzeko.

Esperientzia oso onuragarria izan da eta onena etortzeko da. Enpresei geure esker onik handienak eman nahi dizkiegu euren konfiantza eta laguntzagatik. Bistan da ‘win win’ bat dela, ‘nergroup’ osatzen duten erakundeen estiloa erakusten duena, zeren guk haien baloreen arabera garatzen dugu geure proiektua: Etika, Gardentasuna, Komunikazioa – Informazioa, Konfiantza, Talde autogestionatuak, Askatasuna, Ardura, Erabaki bateratuak, Etorkizunerako ikuspegia, Solidaritatea…

Gure ametsa bete da. Nolabait, produktu honen bidez ‘master EXPRESS’ bat egin dugu teknologia berri komertzial eta marketingezkoetan eta produktuen diseinuan. Espero dugu jarduten dugun enpresarentzat produktu arrakastatsua izatea, Pandemia garaian hedatzea ahalbidetuko diona,. Era berean, espero dugu ingresuen iturria izatea, sasoi kezkagarri hau ahal bezain ondo igarotzea erraztuko diona.

 

+info: www.weetbe.com

Lotutako albisteak

2 apirila, 2024 Ekintzailetza
Perseus: “Perseusen I+G+b da gure zerbitzuak hobetzeko erabiltzen dugun indarra”
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak