Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

1 urtarrila, 2017
2017: Jarri zure ideiak martxan…

Buruan badarabilkizu proiektu profesional bat martxan jartzeko aukera, zorionak!; ziurrenik zure bizitzako ibilbide onenetako bat zeharkatzekotan zaude, eta horregatik, komeni zaizu astia hartzea NEGOZIO IDEIA behar bezala enfokatzeko, horrek berekin dakartzan arriskuak murrizteko eta batez ere ibilbide hori akuilagarria eta bereziki onuragarria izan dadin zuretzat.

 

Irudimena, talentua, horiek dira zure negozio proiektua martxan jartzera eramango zaituzten lehen printzak
Ekintzaile gehienek premiaren bat identifikatu dute beren inguruan eta hortik abiatu dute beren enpresa proiektua edo proiektu profesionala, ideia on bat izan dutelako negozio aukera bikain bihurtu daitekeena. Baina ideia guztiak ez dira negozio bihurtzen eta negozio guztiek ez dute hasierako ideiaren antzik izaten.

Ideiak prozesuaren abiapuntua baino ez direlako gertatzen da hori. Ondoren ZER eta NOLA galderei erantzun behar zaie, eta pixkanaka, zalantzak argitzen eta arazoak konpontzen goazen heinean, gure helburuak zehaztuko ditugu, harik eta NEGOZIOAREN HASIERA PLANA ongi definitu arte.

Gaur egun bizi duguna bezalako garai zailetan, pertsona askok erabakitzen dute ekintzaile izatea testuinguru sozialak hala inposatuta: lanpostua mantentzea, inguruko lan prekarietatea, kaleratzeak, etab. “Derrigortasun” horrek balio erantsirik, jarduerarekiko pasiorik edo epe luzerako ikuspegirik ez badu, baliteke negozio bihurtzea baina ziurrenik “bizirauteko ekonomia” baino ez da izango.

Gure produktu edo zerbitzuaren balioa handituko duen zerbait desberdina eskaini nahi badugu, zerbait desberdin hori NEGOZIO IDEIA bat izango da. Eta ideia on guztien atzean gogoeta ariketa bat dago, oinarrizko galdera hauek eginaraziko dizkiguna:

  • · Nolako etorkizun aukerak dauzka nire IDEIAk?
  • · Zer pentsatzen dute nire ingurukoek?
  • · Zer sakrifikatzeko prest nago arrakasta lortzeko?
  • · Zein iritzi dute arlo honetan eskarmentua dutenek?

 

Zure IDEIA pentsamendu bat da, eraikin mental bat.
Eraikin horrek ekarriko du negozioa. Eta benetako eraikinak bezala, zimenduak zenbat eta indartsuago eta egonkorrago izan, orduan eta fidagarriagoa izango da egitura eta hobeto eutsiko dio urteen joanari. Hala, negozioa martxan jartzen baduzu, oso garrantzitsua da etorkizuna nolakoa izango den pentsatzea, eta horregatik, zure pentsamenduak berbideratu beharko dituzu objektiboki ziur jakin arte zimenduak lur egokian kokatu dituzula.

Ziurrenik, zeure burua konbentzitzeaz gain, bidelagun izango dituzunei transmititu beharko diezu ziurtasun hori, besteak beste familiari, lagun batzuei, hornitzaile edo kolaboratzaile izan daitezkeenei eta zure proiektuan inbertitu nahi dutenei: jakin behar dute negozioa errentagarria izango dela ez bakarrik bere ezaugarriengatik, produktuengatik edo zerbitzuengatik, baizik eta baita ere aldagai posible guztiak aztertu dituzulako, ahalik eta gehien murrizteko ondoren egin beharreko ahalegina, arriskua eta gainerako faktore guztiak.

 

Esaldi bat eta aholku bat:
“Krisi garaian, irudimena bakarrik da ezagutza baino garrantzitsuagoa.” (Albert Einstein)

Iritsi da zure sormena lanean jartzeko unea. Jarri ideiak mahai gainean, ez bakarrik zureak, baita ere beste batzuenak. Ondo pasa ideiok nahasten, batzuk besteekin lotzen eta, azkenik, aukeratu onenak eta ordenatu. Erantsi emaitzari bizitza ulertzeko duzun modua eta ziurrenik merkatuan bereiziko zaituen produktua edo zerbitzua izango duzu eskuartean: BEREIZTEA da arrakastaren giltza.

 

Onduta dago zure NEGOZIO IDEIA?
UP Euskadi atari honetan ezagutuko duzu nola sortzen diren negozio ideiak, zer egin dezakezun zure arrakastarako aukerak aztertzeko eta proiektu bat bideragarri egin dezaketen alderdiei buruz hausnartuko duzu.

 

Wake up Euskadi Emprendimiento
Ekintzailetza 25 Azaroa, 2021
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Wake up! -ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Irakurri gehiago

BIG BILBAO AYUNTAMIENTO UDALA
Bilboko Udalaren 93 diru-laguntza proiektu eta ekimen ekintzaileetarako

Enpresa-ideiak garatzeko edo martxan jartzeko ideiak dituzten pertsonek aukera daukate Bilboko...Irakurri gehiago

Mondragon City Challenge
Ekintzailetza 24 Azaroa, 2021
Baditugu Mondragón City Challengeren lehen edizioko talde irabazleak

Arrasateko Amaia antzokian egin da Nazioarteko Ekintzailetza Kooperatiboaren Txapelketaren finala....Irakurri gehiago

FESIA
Ekintzailetza 23 Azaroa, 2021
Teknologia hurbila eta Pertsonen Osasunarekiko konpromezua: FESIA Technology

FESIA Technology euskal startup bat da. Neuronen giharretan gaixotasunak edota lesioak izan...Irakurri gehiago

Empresa emprendedora intraemprendimiento
Ekintzailetza 22 Azaroa, 2021
Berrasmatzeko garaia da: «Enpresa Ekintzaile» programa

Enpresa ekintzaile programa izenburua duen ekimenaren helburua da: enpresetan...Irakurri gehiago

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?