Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

24 urtarrila, 2018
Emakumeekin elkarteak emakume programatzaileentzako eskola sortu du

GAIA Klusterrak diseinatu du prestakuntza-plana.
Emakumeekin elkarteko emakume bazkideen bilera.

 

GAIA Klusterrak diseinatu du prestakuntza-plana

Emakumeekin ekintzaile elkarteak bultzatu du Emakume Programatzaileen Eskola. Iraupen luzeko langabezian dauden emakumeei zuzendutako prestakuntza-prozesu trinko bat da, helburutzat daukana emakume horien aukerak zabaltzea kalitatezko lana aurki dezaten. “Teknologia sektorea motor ekonomiko bat da, eta sektore horretako enpresak enplegua sortzen ari dira, baina emakumeok ez gaude hor” azaldu du Susana Zaballak, Emakumeekin elkarteko presidenteak, “programaren helburua da beren ibilbide profesionala irtenbide gutxiagoko karrerekin hasi zuten emakumeen enplegagarritasuna hobetzea, profesionalki berbideratzen lagunduz”.

 

Prestakuntza-programa trinkoak 320 ikastordu izango ditu, eta GAIAk diseinatu du, Euskadiko EIKT Industrien Elkarteak. Emakume parte-hartzaileek web programazioari buruzko ezagutzak jasoko dituzte prestakuntza-planaren bidez, otsailean hasi eta maiatzera arte, egunean lau-sei ordu eskainiz. “Aukera bat eman nahi diegu lan eta familiako bizitza bateratzeagatik edo beste arrazoi batzuengatik lan merkatutik atera diren emakumeei” adierazi du Emakumeekin elkarteko presidenteak, “zenbat eta denbora gehiago igaro, orduan eta zailagoa zaie berriro lan munduan sartzea, eta alferrik galtzen da beren talentua”.

 

Gainera, proiektuan parte hartzen duten emakumeek aukera izango dute GAIA elkarteko kide diren enpresetan lan egiteko, prestakuntza amaitzean hautaketa prozesu bat egingo delako. “Gure ustez oso garrantzitsua da babes instituzionala, baina baita ere pribatua, ezinbestekoa delako lan merkatuarekin benetan konektatuta egotea” baieztatu du Susana Zaballak. Programak finantzaketa jasotzen du Bizkaiko Foru Aldunditik, Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailaren bitartez, eta lehen edizioan prestakuntza eskainiko die 16 emakumeri.

 

Emakumeekin elkarteak laguntza ematen die emakume ekintzaileei. Bere helburu garrantzitsuenak dira emakumeen ikusgarritasuna handitzea enpresa munduan eta beren presentzia sustatzea, laguntza eta prestakuntza eskainiz eta profesionalen arteko lankidetza-sarea sortuz.

Digitalizazioa 23 urria, 2021
Euskadi 2025 Eraldaketa Digitaleko Estrategia

EEDE2025 hiru multzotan egituratzen da, eta, horri esker, Eusko Jaurlaritzak estrategiaren...Irakurri gehiago

Digitalizazioa 22 urria, 2021
SPRI Taldeko zuzendariak euskal enpresa-sarearen “bilakaera positiboa” nabarmendu du

SPRI Taldeko zuzendari Aitor Urzelaik euskal enpresa-sarearen “bilakaera positiboa” nabarmendu...Irakurri gehiago

Digitalizazioa 21 urria, 2021
Ecolaundry garbiketa industrialeko euskal frankizia bat da, 180 zentro biltzen dituena eta urteko % 15eko hazkundea duena

Garbiketa automatizatuko zentroen Ecolaundry euskal frankiziak hamar urte bete ditu berriki eta...Irakurri gehiago

Digitalizazioa 20 urria, 2021
Datik, garraio eraginkorrago, jasangarriago eta seguruagoa lortzeko teknologiaren erabileran erreferentea

Digitalizazioa eta datuen analisia gero eta gehiago agertzen dira sektore guztietan, eta...Irakurri gehiago

Digitalizazioa 19 urria, 2021
HRE Hidraulic, 40 urte berritzen eta eboluzionatzen

  HRE Hidraulic enpresa industrial bitxi bat da: bere negozioaren % 30 inguru ikastetxe eta...Irakurri gehiago

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?